'Indabada, mende laurden herria astintzen'.

2026/11/04 19:00

Getxon, Romo Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak

Algortako indabada herri ekimenaren lehen 25 edizinoen kronikea jasoten dauen dokumentala.

Proiekzinoaren ondoren, barriketaldia egongo da.

'Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena dala-eta'.

2026/11/04 09:00

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Hitzaldi Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |Jardunaldiak

Euskal Akademiak hiru jardunaldi atondu ditu zemendiaren 4, 12 eta 19an, arlo juridikoko eta instituzionaleko adituek Foru Zuzenbidearen egungo proiekzinoa eta erronkak aztertzeko arlo publikoan, pribaduan eta linguistikoan. Hizlariak:

• Andrés Urrutia Badiola, Zuzenbideko Euskal Akademiako burua.

• José Ramón Intxaurbe Vitorica, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko dekanoa.


Era berean, Santiago Larrazabal Basañez, Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Elixabete Piñol Olaeta, Fernando Rey Martínez eta Joana Abrisketa Uriarte lako hizlariak be izango dira, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Tatiana González San Sebastiánek moderauta. Horreez gan, José Miguel Gorostiza Vicentek gidatuko dau Batzar Nagusiak erakundeko bost taldeetako ordezkariek, Julen Karrión Lamikizek, Edriga Aranburu Agirrek, José María Portillo Valdése, Diego Pagadigorria Wickek eta Roberto Uriarte Torrealdayk, parte hartuko daben autogobernuaren erronkei buruzko mahai-inguruan. José Ramón Intxaurbe Vitoricak gidatuko dauen arratsaldeko saioak fiskalidadeari eta udal erakundeei buruzko berbaldiak izango ditu, Alberto Atxabal Rada eta Ignacio Javier Etxebarria Etxeitaren eskutik.

XIII. Berbagunea.

2026/11/04 09:30

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jardunaldiak

Caritas Bizkaiaren 70. urteurrena.

2026/11/04 17:45

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Aurkezpenak

Etorkizunari begira lelopean, 1.200 persona baino gehiago batzea da asmoa, egindako ibilbidea gogoratzeko, urte honeetan guztietan bide hori posible egin daben personen konpromisoa eskertzeko eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago baten aldeko itxaropena barritzeko.

Ospakizunean parte hartuko dabe boluntario, bazkide, emoile, laguntzea jasoten daben persona, profesional, administrazino publikoetako ordezkari, hirugarren sektoreko erakunde, fundazino, erakunde eta enpresa laguntzaileek, baita Bizkaiko eleizek bere. Bertan izango dira, besteak beste, Joseba Segura, Bilboko gotzaina; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; eta Mikel Torres lehendakariordea, bai eta Caritas Bizkaiagaz lankidetzan dabizen fundazino eta finantza-erakundeetako ordezkariak be.

Egitaraua

• 17:45ean – Ateak edegitea.
• 17:50ean –Joseba Segura Bilboko Gotzainak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.
• 18:10ean – Photocall
• 18:30ean – Ekitaldia hasiko da. Parte hartuko dabe:

- Elena Unzueta, Caritas Bizkaiko Zuzendaria.
- Juan Ma Aburto, Bilboko Alkatea.
- Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
- Joseba Segura, Bilboko Gotzaina.

• 19:45ean – Ekitaldiaren amaierea.

IZAKI GARDENAK.

2026/11/05 22:00

Bilboko Kafe Antzokian. |Musikea

2026ko Mintzola Mintegia.

2026/11/05 09:30

Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia). |Jardunaldiak

Mendi Tour. Sopela.

2026/11/05 19:00

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak

DANI NELLO + ORGAN TRIO.

2026/11/05 20:00

Zornotzako Zelaieta Zentroan. |Musikea

'Behatu, Ulertu, Proiektatu'. Kultura Behatokien Nazinoarteko Foroa.

2026/11/05 09:00

Bilboko Guggenheim Museoan. |Jardunaldiak

Egitaraua hemen.

Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.

2026/11/05 12:39

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jantzea

Dantzaldia 30 urteko ibilbidea beteten dagoan euskal jantza garaikideko konpainia handietako baten ibilbidea ospatuko dau: La Intrusa, 2015eko Dantza Sari Nazionala.

Este himno llevara la palabra euforia. LA INTRUSA.

'Bertsomintza Xalbadorrenetik'. Unai Ormaetxea Zenikazelaia.

2026/11/05 18:30

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Berbaldiak

Hamasei urtetik gorako personei zuzendutako jarduerea. Doban.

Ikuskizuna grabau egingo da.

EL KANKA.

2026/11/06 21:30

Bilboko Santana 27 Aretoan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

THE TELESCOPES.

2026/11/06 22:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

Blues Hotsak. DANI NELLO + ORGAN TRIO.

2026/11/06 19:30

Elgetako Ozkarbi Kultur Alkartean. |Musikea

Musikaldia Iurretan. RADIO REBELDE.

2026/11/06 20:00

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Musikea

Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena.

2026/11/06 18:30

Laudioko Kasinoan. |Jardunaldiak

'Behatu, Ulertu, Proiektatu'. Kultura Behatokien Nazinoarteko Foroa.

2026/11/06 09:00

Bilboko Guggenheim Museoan. |Jardunaldiak

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

BENGO.

2026/11/06 20:00

Mungiako Olalde Aretoan. |Musikea

XIV. MAZ Basauri.

2026/11/06 20:30

Basauriko Social Antzokian. |Musikea

Zemendiaren 6an, Basauriko Social Antzokian, 20.30: RUFUS T. FIREFLY + MAIKA MAKOVSKI (20. urteurren birea) + REELER. 

Zemendiaren 7an, kalean, doban: Txiki MAZ, 11.30: LAZTANA (kontzertua) + PERLI + KOXKOLO: Ongi etorri paradisura (ipuin musikatuak) + JUAN SOLO (DJ ikastaroa eta sesioa) + MAZ Kalean, 17:30: MINOS + REELER + SILKAT.

Zemendiaren 7an, Basauriko Social Antzokian, 21:00etan: LA BIEN QUERIDA + FERNANDO ALFARO (Convento Freak disko barriaren aurkezpena).

Zemendiaren 12n, Marienean, 18:30ean, doban: Emakumeak eta industria musikala berbaldia, euskeraz. Hizlariak: Afrika Bibang, Lova Lois, Myriam Miranda.

Sarrerak hemen.

Rockein eta Marieneagaz batera atonduta.

 

Bertso Saio Musikatua.

2026/11/06 19:00

Getxon, Azebarrin. |Bertsolaritzea