Apirilak 3

'Carne y Arena'. Alejandro González Iñarritu

2026/03/11 - 2026/06/20

EITBren egoitzako 5. platoan (Bilbo). |Erakusketak

Sarrerak hemen.

'El Despertar de Primavera'.

2026/03/13 - 2026/04/05

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Frank Wedekinden testua etorkizun hurbilera lekualdatzen da eta etorkizun horretan boterean finkatzea lortu dabe Europan eta AEBetan berpiztutako eskuin muturreko korronteek. Gizarte teknologikoa gero eta errepresino moral, sozial eta sexual handiagoagaz bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin eben eskubideek —adierazpen-askatasuna, feminismoa, sexu-hezkuntzea, aniztasuna, gizabanakoaren autonomia— gainbehera egin dabe, ordenaren, tradizinoaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obreak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu librea zentsuretearen, nerabezaroa isilarazotearen eta desira kriminalizetearen ondorio suntsitzaileak.

Erosi sarrerak hemen.

'Emakumeak (ere) margolari'.

2026/03/20 - 2026/04/06

Leioako Kultur Aretoan. |Erakusketak

Kultur Leioako pintura tailerreko emakumeen erakusketa kolektiboa. 

Doban.

Ordutegia:
 Astelehenetik barikura 10:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domeketan, 10:30etik 14:00etara eta
16:00etatik 20:00etara.

'Basterretxea - Oteiza. El problema del espacio'.

2026/03/26 - 2026/08/30

Nafarroan, Alzuzako Jorge Oteiza Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Eskutartie - Udabarriko XV. Artisautza Azokea.

2026/03/27 - 2026/04/06

Bilboko Arenalean. |Azokak

Eskutartie - Udabarriko XV. Artisautza Azokea.

2026/03/27 - 2026/04/06

Bilboko Arenalean. |Azokak

  • Goizeko 11:00etatik 14:30era.
  • Arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00etara.

Bilbao basque FEST 2026.

2026/04/01 - 2026/04/04

Bilbon. |Jardunaldiak

Bilboko Udalak Aste Santuko egunetan atontzen dauen euskal kulturearen erakusleiho handiak, doban, barriro be publiko guztientzat diseinautako jarduerak ekarriko ditu.

Erreferentziazko uri-jaialditzat hartuta, aurten be gogor dator nobedadez ganezka eta uriko hainbat gunetan izango diran jarduerakaz, betiko sei ardatz tematikotan sailkatuta: Musikea, Kulturea, Zinemea, Market, Gourmet eta Sport.

Jaialdiaren nobedade garrantzitsuenetako bat da bere eskaintzearen zati handi bat Euskal Kulturaren Plaza izeneko gunean konzentrauko dala; berau eszenatokia dauen espazio berezia da, Arenaleko Kaian kokatukoa eta edizino honetako erdigune izango dana, musika askogaz, Herri Kirolalaz eta showcookingak be izango dira, jarduera gastronomikoak...

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.