Abenduak 4
'Yo soy la Inteligencia Artificial'.
2025/11/21 - 2026/04/25
Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |ErakusketakSebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.
Bisitariak
- Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
- Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
- Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
- Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.
Ordutegia
- Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
- Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
- Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Bakardade Ikusezina / Invisible Soledad'.
2025/11/24 - 2025/12/05
Gernikako Elai Alai Aretoan. |Erakusketak