2018ko NovaGob Excelencia izeneko saria irabazi dau Bentaranoa proiektuak

Bizkaie! 2018-10-25 08:50   Kulturea

Helburua da Udalaren La Venta izeneko eraikina barriro edegitea, herritarren laguntzinoagaz.

Amaia Agirrek, Getxoko Udaleko Gardentasun eta Komunikazino zinegotziak jaso dau Bentaranoa proiektuak 2018ko NovaGob (administrazino publikorako gizarte-sarea) Sarietako Gobernu Edegiaren arloko ekimenik onenaren akzesita.

Arlo horretan beste 11 proiektugaz batera aurkeztu zan getxotarra. Sariak bart banatu zituen Toledon, Barrikuntza Publikoari buruzko V. Biltzar Ibero-amerikarrean egindako ekitaldian. Bere helburua da alor publikoan barrikuntzeak dauen eragina ikusarazotea, baita NovaGob Sare Soziala osotzen daben persona barritzaileak be.

Egungo edizinoan, estaduko eta Kolonbiako herri administrazinoek eta personek esker ona jaso dabe, beren proiektu barritzaileakaitik, eta horreekaz erakundeetan eta gizartean lortu dabenagaitik.

Kontuak kontu, Bentaranoa proiektua partaidetza-prozesua da eta bere helburua da Udalaren La Venta izeneko eraikina barriro edegitea, herritarren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu