Mintza Eguna´06 bagilaren 3an Iruñerrian

Bizkaie! 2006-05-11 02:00   Euskerea berbagai

Datorren bagilaren 3an, zapatua, Topaguneak Euskal Herriko mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide eta abarren Mintza Eguna antolatu dau Iruñerrian.

Domekan, Herri Urrats Senperen

Bizkaie! 2006-05-11 02:00   Euskerea berbagai

'Aintzirarat' lelopean, datorren domekan, hilak 14, Seaska ikastolen aldeko hitzordu berezia dago Senpereko lakuaren inguruan: Herri Urrats.

'Osaba Bin Floren' liburua gazteleraz argitaratu da eta katalaneraz argitaratzear dago

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Euskerea berbagai

Planeta argitaletxeak gaztelerazko edizino atara dau eta, laster, katalanez irakurgai egongo da La Galera argitaletxearen eskutik.

Ikasketak euskeraz jarraitzeko deia

Erramun Osa 2006-05-05 02:00   Euskerea berbagai

Errepublikearen kontrako altxamendu militarrak eskola elebidunaren inguruan lehenagotik etorren ahalegina errotik moztea ekarri eban. Horren ostean, frankismoaren sasoirik baltzenean, han-hemenka ikastolak sortzen hasi ziran.

Euskaltzaindiak 'Plazaberri' agerkari digitala sortu dau

Bizkaie! 2006-05-05 00:00   Euskerea berbagai
Euskaltzainburuaren agurra Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoala bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituala Euskararen Akademiak, xede hori beteteko ahaleginetan, egungo teknika barriek eskaintzen dabezan baliabideak. Horretara dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan be, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazino-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian emotea, guztion zerbitzari eta laguntzaile. Andres Urrutia, euskaltzainburua Bizkaie!

Bizkaie! Telebista

Bizkaie! 2006-05-05 00:00   Euskerea berbagai
Xabier Paia

Aukera Galdua

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

Etorkinak eskolan

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Euskerea berbagai
Amaitzeko, neuk be Julen Arexolaleibak Bat aldizkarian (2004) egindako adierazpenak ekarri gura dodaz hona: 'Uste dut makalenari errua botatzea jarrera xenofoboa dela. Nik irakasleen artean sumatzen dudanean, eta idatziz ekar ditzaket kasuak, "bi etorkin etorri dira gure eskolara eta orain arteko hizkuntza jarrera aldatu egin dute". Ba oso hizkuntza jarrera egokirik ez zen egongo etxe horretan! Pentsatzen dut nik: izan ere, bi etortzea nahikoa izan bada zegoen guztia hankaz gora jartzeko, askorik ez zegoen seinale. Ala?'. Egia santua. Xabier Paia

Tximeleta efektua?

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Euskerea berbagai
Hainbat lurralde astindu dauzen hegazti gripearen jatorria espliketako orduan, arrazoi batzuen artean, gizakiok ekosistemetan dogun esku-hartze bortitzaren teoria aitatu izan da. Horren arabera, mendeetan zarratu antzean egon diran ekosistemak inbadidu ahala, han ziranei beste baldintza batzuetara mutatzeko aukerak eskaini jakez, mutazino horri aurre egiteko defentsarik ez eukien espezietan-eta eraginez. Gauzak holan, gizakion eragina tarteko dala, ekosistemak sasoi baten egokitzeko eukien gaitasuna galtzen eta hondatzen ari dira. Baina, ekosistemen gainbehera honek badauka hizkuntzen eta kulturen biziraupenagaz zerikusirik. Izan be, ezagutzen doguzan ...

Upelako berbalagunak

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Euskerea berbagai
Ekintza horreen adibide, Bizkaiko berbalagun batzuek (Urtuella, Getxo, Muskiz, Bilbo eta inguruetakoak) osteratxo bat egin eben Gipuzkoara joan dan zapatuan (martiak 18). Goizean goiz Bilbon batu eta Zumaiara joan ziran. Bertan kostaldeko herriaren paraje ederra ezagutzeko aukerea izan eben (bai oinez, bai txalupan, bai erakusketa batean) eta ondoren Asteasuko Sarasola sagardotegira joan ziran. Sagardotegian giro ederra sortu zan kupelen inguruan, bertsolariak eroan ebezelako okasinorako. Euskaldunen meketako ohiturak zaharrak bizi ebezan lehenengo personan, sagardotegira bertaratutako zaragozar, ekuadortar eta euskaldunen artean. Esan ...

Ereduen ganeko eztabaidea gori-gori (III)

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   Euskerea berbagai
Eskola eta ikastola bakotxa azken helburu horreetara hurreratzeko modua, baina, ezin leiteke bardina izan. Bakotxak abiatzen dan testuingurutik bidea egin beharko dau eta. Testuinguru honetan, nazinoarteko hezkuntza-sistemen emoitzak-eta alderatzean, sistema horreen bardintasunak eta desbardintasunak gitxitan aitatzen dira. Alde horreen artean, hezkuntza-sistema bakotxak jakintza-arlo batzuk eta hainbat gaitasun lehenesteko, eta ikastetxeek euren baliabideak euren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarteko daukien autonomia aitatuko neukez. Holan, azken helburuak, komunak, baina horreetara ailegetako bideak, ostera, desbardinak. Bi hanka, halanda be, beste bi falta dira; batetik, ikastetxe ...

Odol gaiztorik ez

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Euskerea berbagai
Bizkaiko odol-emoileen alkarteak argitaratutako papeltxo baten hasieran azaltzen zan: Begiko odol-emailea... Estimado donante... Dana dala, papel hori ‘perlaz’ josita egoan. Eskuratzerik badozue... Neuk antologia horretako adibide batzuk baino ez dodaz plazaratu artikuluan. Zeuena tartean. ‘Gaurkoari gehiago begitu behar jakola uste dot. Eta transfusinoarena be alde batera itxi bazendu, asko be hobeto, hori askoz be serioagoa dalako. Zeure artikuluaren azken lerroan dinozun moduan, neuk bai 'leidu eta flipau' zure disparateakaz. Euskalgintzan ezer aurreratzen dogu halakoak eginaz, ala? Ezezkoan nago.’ Gaurkoari be ...

Ereduen ganeko eztabaidea gori-gori (II)

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskerea berbagai
Egun, eskola eta ikastoletan indarrean dagozan ereduak ez dira sasoi batekoak, nahiz eta izen bera oraindino mantendu. Murgiltze ereduetan, euskereari eskaintzen jakon lekua apur bat murriztu da, gela barruko jardueretan batez be, eta beste horrenbeste esan leiteke gainerako ereduez dihardugunean. Holan, zein da aurrera begira hartu behar dogun estrategia? Atzerriko hizkuntzen eskuratzeari ezin jakoz ateak itxi, izan be, gure etorkizuna eleaniztuna da. Egin-eginean be, atzerriko hizkuntzen eskuratze hori, besteak beste, euskereari lekua kentzeko erabiliko ete dan edo atzerriko hizkuntzen eskuratzea ...

'Leidu eta flipau', Xabier Paiari erantzunez

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskerea berbagai
Amagoia L. de Larruzea Zarate, Gernika-Lumoko Odol-emoileen alkarteburua eta Dosanbiz- Bizkaiko Odol-emoileen elkarteko Idazkaria

Euskararen Etxeak 5000. bisitaria hartu dau

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskerea berbagai
Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak batera sorturiko zentroa da Euskararen Etxea. Bilboko San Ignazio auzoan kokatuta dago eta euskereagaz zerikusia dauen guztia lantzea da helburu nagusia: azterketea, ikerketea, zaintzea eta zabalkundea. Gauzak holan dirala, multimedia artxiboa da zentroaren erdigune eta muina. Gaur egun, 190 tituluko oinarri informatizatua dauka mediatekako datu baseak. Oinarri hori hazten joango da, orain arte argitaraturiko materiala ikertu eta berreskuratzeko lanari dagokionean. Gaur arte euskeraz hainbat formatutan argitaratu diran multimedia produktu guztiak biltzen ditu ...

Juan Mari Lekuonak eta Patxi Altunak Euskaltzaindian itxitako hutsuneak beteteko hautagaiak

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskerea berbagai
Mikel Zalbide Donostian jaioa, 1951n. Nafarroako Unibersidadean egin ebazan ingeniaritzako goi-ikasketak. Gazte-gaztetatik euskereak bete barik eukazan alorrak horniduteko lanean jardun eban. 1972an, artean ikasle zalarik, Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zan: zientzia-tekniken alorreko lehen euskal aldizkaria sortzeaz ganera, irakaskuntzarako hainbat material preparetan eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu eban parte. 1978an, Unibersidade Zerbitzuetarako Euskal Institutua (UZEI) sortu zanetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zan. Bertan jardun eban lanean, besteak beste, Fisika, Kimika eta Matematika hiztegiak preparetan, eta lexiko-sorkuntza erabideen aztertzaile eta ...