Euskaltzain osoak 75 urtera heltzen diranean, euskaltzain emeritu bihurtuko dira

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren arautegi aldaketea indarrean sartuko da Estaduko Aldizkari Ofizialak argitaratzen dauen momentuan eta hori laster izango da, izan be, joan dan barikuan -bagilak 16- Madrileko Ministro Kontseiluak Akademiak egindako arautegi aldaketa-proposamena onartu eban.

‘Barruan daramagu’, Araba Euskaraz’06 Armentiako landatan

Bizkaie! 2006-06-16 02:00   Euskerea berbagai

Datorren domekan, bagilak 18, milaka euskaltzale batuko dira Gasteizeko Armentia auzoan, orain 15 urte sortu eta gaur egun 600 ikasle dituan ikastoleari laguntzeko.

III. eta VI. mende bitarteko euskerazko berbak topau ditue Iruña-Veleian

Bizkaie! 2006-06-16 02:00   Euskerea berbagai

Zehaztasun kronologikoaren faltan, Iruña-Veleiako aurkikuntzeak euskera idatziaren lekukotzea lau eta zazpi mende aurreratzen ditu, izan be, orain arte ezagutzen genduzan euskerazko lehen berbak XI. Mendeko Donemiliagako glosatan egozan (‘Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu’).

Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta zubereraz

Bizkaie! 2006-06-15 02:00   Euskerea berbagai

Bostak Bat taldeak 'Adorez' sortako hamargarren liburukia atara dau: ‘Euskal Aditza. Trinkoa eta laguntzailea: batuan, bizkaieraz eta zubereraz’. Bertan, aditz laguntzailea definiduta agertzen da, adibide eta guzti. Ganera, aditz trinkoaren era gehienak be batzen ditu, baita aditz batu osoaren forma arruntak eta alokutiboak be.

Kontseiluak ikastereduak gainditzeko sakoneko erreformea eskatu dau

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak oraingo ikastereduek ez dabela ikasleak osorik euskalduntzen salatu dau.

AEK eguna zapatuan Larrabetzun

Bizkaie! 2006-06-09 02:00   Euskerea berbagai

1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘En castellano, por favor’ jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatzeko hizkuntza-politika baten beharra adierazoko dabe gaur, bagilak 7, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egingo diran jardunaldietan.

Diru-laguntzinoa euskerazko ikas-materialarentzat

Bizkaie! 2006-06-06 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak 811.703 euro emongo ditu ikus-entzunezko eta euskarri informatikoko euskerazko ikas-materialetarako.

Itzulpen lehiaketarako izenak emoteko epea bagilaren 15ean amaituko da

Eizie 2006-05-30 02:00   Euskerea berbagai

Literatura Unibersala bildumarako EIZIE alkartearen itzulpen lehiaketarako epea bagilaren 15ean amaituko da.

Ibilaldia´06ren arrakastea

Ibilaldia 06 2006-05-29 02:00   Euskerea berbagai

Elorrioko Txintxirri Ikastoleak antolatutako Ibilaldia 06 deiari erantzunez, milaka euskaltzale batu ziran Elorrion 'Batzen gaituena… IBILALDIA!' lelopean.

Domekan, Euskal Eskola Publikoaren jaia Oñatin

Bizkaie! 2006-05-29 02:00   Euskerea berbagai

'Mugak gaindituz herriak biribilduz' lelopean antolatu dabe Euskal Eskola Publikoaren XV. Jaia Oñatin bagilaren 4an.

Euskaltzaindiak 35 euskaltzain urgazle barri izentau ditu Elantxoben egin dauen osoko bilkuran

Bizkaie! 2006-05-26 02:00   Euskerea berbagai

Akademiaren Arautegia eta Barruko-Erregelak oinarri harturik, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izentetan ditu euskaltzain urgazle barriak. Testu horreetan esaten danari jarraituz, euskalgintzan persona ezagunak nahiz idazleak edo euskerearen jagoletzan nabarmenduak diranak aukeratzen ditue.

Gaztelaniatik bizkaierarako bidea

Saioa Torre Gereketa 2006-05-26 02:00   Euskerea berbagai

'...euskera baturako araututako formakaz batera, Bizkai euskerearen beraren berba zein erabilera bereziak batu ditue hiztegiok...'

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeoko 47 enpresa eta alkartek euskerearen erabilerea areagotzeko hitzarmenak sinatuko ditue

Isusko Diez Torre 2006-05-25 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko XII. Arrain Azokeagaz batera herriko 47 enpresa eta alkartek euskerearen erabilerea areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmenak sinatuko ditue. Igaz hasitako 'Geurien Be Bai' plana berretsi eta aurrerapausuak emoteko konpromisoa sinatuko dabe 33 erakundek.

Zornotzako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Euskaltzaindia 2006-05-24 02:00   Euskerea berbagai

Zornotzako Udalaren izenean, David Latxaga alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerarik ez Europan

Bizkaie! 2006-05-19 00:00   Euskerea berbagai
Enrique Baron Crespo Espainiako sozialisten ordezkariaren arabera, barriz, 'guztiz deitoragarria da horrelako ekimen politiko eta kultural bat espainiarra eta katalana den Aleix Vidal-Quadrasengatik atzera botatea'. Bernat Joan ERCko eurodiputatuak 'iraingarritzat' jo dau Europako Parlamentuaren Mahaiak hartutako erabagia. 'Egoera umiliagarria da Katalunia lako komunidade batentzat', adierazo dau. Bere ustez, Espainiako Gobernuak be 'gehiago egin eikean eta ekimen hau Estadu gai bilakatu beharko litzateke'. Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak be Europako Parlamentuan herritarrek erakundeakaz izaten dabezan idatzizko hartu-emonetan hizkuntza ofizialak erabilteko aukereari ezezkoa ...

Uda sasoiaz gozetako hamaika arrazoi eta mila aukera!

Bizkaie! 2006-05-17 02:00   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoko alkarteek euskerearen erabilerea aisian be sustatzea helburu dauen eskaintzea abiarazo dabe.

Behatokiak hizkuntz eskubideen egoerearen barri emon deutso Arartekoari

Bizkaie! 2006-05-17 02:00   Euskerea berbagai

Behatokia Iñigo Lamarca Arartekoagaz batzartu da hizkuntz eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko. Aurreko astean, Nafarroako Arartekoagaz izan ziran legez, oraingoan EAEko egoerearen barri emon dau Behatokiak.

Ibilaldiak batuko gaitu maiatzaren 28an

Saioa Torre Gereketa 2006-05-17 02:00   Euskerea berbagai

Aste bi barru, eguraldia lagun, milaka euskaltzale batuko dira Elorrion Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia ospatzeko.

Pazientziaz

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa