Berrizen, hainbat aukera euskerea ikasteko

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Berrizko Udaleko Euskara Sailak aurten urteroko udal euskaltegiko euskera ikastaroez gan, bigarren urtez etorkinentzat beren-beregi preparautako AISA programea eta Berbalagun proiektua jarri ditu martxan.

Bermeoko Udalak gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu ditu

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua.

Etxepare Euskal Institutua: euskerea eta euskal kulturea munduan zabaltzeko

Bizkaie! 2006-09-05 02:00   Euskerea berbagai

Euskeraz argitaratutako lehenengo liburuaren egilea, Beñat Etxepare, omendu gura izan dabe, Etxepareren ‘Euskara, jalgi hadi mundura’ esaldiagaz bat eginik.

Etorkinak euskerara zelan hurreratu diran erakusteko 'Etorkinak Getxon' DVDa kaleratu dabe

Bizkaie! 2006-08-30 02:00   Euskerea berbagai

Etorkinak euskerara modu integratzaile batean erakarri nahi izan dabez, batetik, seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulau dagiezan eta bestetik, etorkin helduek eta gazteek oinarrizko ezagutzea eskuratu dagien.

‘Kuadrillategi’, lagun arteko euskaltegia

Bizkaie! 2006-08-03 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua.

Kontseiluak postontzien konpromisoa kaleratu dau, ‘Publizidadea euskeraz’ lemapean

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Euskerea berbagai

‘Publizidadea euskeraz’ kanpainearen bidez, Kontseiluak herritar guztiei euskereagazko konpromisoa eskatu gura deutse, hau da, propagandea euskeraz jasoteko eska dagiela.

Lekeitioko Udalak lehiaketea deitu dau Euskara Zerbitzuaren logoa bilatzeko

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskara Zerbitzuaren irudia izango dan logo baten bila dabil Lekeitioko Udala eta horretarako lehiaketea antolatu dau. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, eta aukeratutako logoaren egileari 250 euroko saria emongo jako.

Eusko Jaurlaritzeak eta BFAk euskerearen aldeko hitzarmen bat barritu dabe Labayrugaz

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Euskerea berbagai Ekimenaren asmoa 'euskerearen erabilerea indartzea da eta hizkuntzea euskaldunen bizitzearen alor guztietara zabaltzea' da.

Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Euskerea berbagai

Oraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.

Euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso ditue

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Atzo, garagarrilak 13, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ageriko bilkura berezian, euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso zituen. Danetara, 35 euskaltzain urgazle barri izentau zituan Euskaltzaindiak maiatzaren 26an, Elantxoben eginiko osoko bilkuran.

Euskerea bizibarritzeko prozesuan, BFAk 1274 egitasmo diruz lagundu ditu

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 4,5 miloe euro baino gehiagoko diru-laguntzinoa emon dau alkarte, enpresa, komunikabide zein teknologia barrietako egitasmoetarako.

Fernando Muniozguren goian bego

Bizkaie! 2006-07-10 02:00   Euskerea berbagai

Aspaldian makalik egon ondoren, Fernando Muniozguren (Eibar, 1950) euskaltzale eibartarra astegoienean hil da bizienak jota. Fernando Muniozgurenen gorpua gaur, garagarrilak 10 erraustuko dabe.

Ku-ku!, euskerearen transmisinoan beste pausu bat

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   Euskerea berbagai

Guraso eta umeen arteko transmisinoan hutsarte zabalak egozala jaubetuta, Alkarbide bilgunera batutako euskera teknikariek umeen berbeta moduaren gaineko liburuxka bat egitea pentsau eben, aurtengo ondorengoetaratze kanpainan txertatzeko, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lan-esparruan. Horren ondorioz sortu da Ku-Ku! argitalpena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko Unibersidadeak lege-testu nagusiak euskeratuko ditu ‘Legeak-Leyes’ bilduman

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Euskerea berbagai

EHUk eta Eusko Jaurlaritzearen Justizia Sailak euskerearen normalizazinoa arlo guztietara zabaltzearen alde hartu eben konpromisoak dakarren ekimena izan da hau.

UEMA Eguna'06 Alegian garagarrilaren 2an

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Euskerea berbagai

Tolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.

Ibilaldia 2007: maiatzaren 21ean, Balmasedan

Bizkaie Eta Bie 2006-06-30 02:00   Euskerea berbagai

'Geroaren deiadarra' lelopean antolatuko dau Zubi Zaharra ikastoleak

Balmasedan eta Enkarterrin euskerearen alde ekin gura daben euskaltzale guztiei dei egiten deutso Zubi Zaharra Ikastoleak, herria euskalduntzeko pausuak emoteko eta Enkarterrin Ikastolako proiektu sendo bat eregiteko laguntzinoa eskatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskarabidea: ‘adierazpenaren jentartea gaur hasi da’

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   Euskerea berbagai

Euskal Herrian sortu dan une politikoa euskereak jente artean jagokon lekua hartzeko garrantzitsua izango dala konturatu eta ‘Euskarabidea’ ekimena abiarazo dabe hainbat eragilek Kontseiluaren gidaritzapean. ‘Orain arte euskerearen alde lan egin dogun legez, martxan dagoan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu gura dogu’, esan dau prentsaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dabe

Bizkaie! 2006-06-21 02:00   Euskerea berbagai

2006ko bagilaren 20an sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo protokoloa.

Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa

Lea Artibai Euskarari Elkartea 2006-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Bihar, hilak 21, Markinako Uhagon kulturgunean 16 eragilek 'Etorkin barriak euskal mundura erakarteko egitasmoa' eta 'Euskerearen transmisinoaren kalidadea sustatzeko egitasmoakazko' hartutako konpromisoak sinatuko ditue.

Euskerea jogurten etiketetan

z 2006-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza erabilereari buruzko azterketa berezituak egingo ditu. Lehenengoa jogurten etiketei buruzkoa izan da eta ‘Kontseilutik’ aldizkari barrian argitaratu dau.