Traineruen San Miguel Ligea Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Bandereagaz

Bizkaie! 2013-04-12 15:17

Eusko Jaurlaritzeak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu dau lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian. Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen daben Traineru Kluben Ligea Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Banderea izango da lehen estropadearen izena, eta bagilaren 16an jokatuko da.

Jose Carlos Fernandesen 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu dau Txalapartak

Bizkaie! 2013-04-12 14:24   Kulturea

Jose Carlos Fernandes egile portugaldarraren Munduko bandarik txarrena komikiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu ditu Txalaparta etxeak, Begoña Montoriok euskeratuta. Hogeita bederatzi urte entseguak egiten dabilen musika taldea da protagonistea. Harkaitz Canok idatzi dau berbaurrea.

Lena Valenti eta Valerie Tasso protagonista apirileko Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2013-04-12 13:54   Kulturea

Bi idazleek literatura erromantikoari eta erotikoari buruz berba egingo dabe eta moderatzailea, zineman espezializauta dagoan Felix Linares kazetaria izango da. Hitzordua, apirilaren 15ean, astelehenean izango da Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.

Euskaldunentzako topagunea laster da abian Etxebarrin

Bizkaie! 2013-04-12 11:26   Euskerea berbagai

Hego Uribeko Etxebarri herrian biztanleen laurena euskalduna da, eta beste horrenbesteko euskeraz ulertzeko kapaza da. Halanda be, erabilerea % 3 ingurukoa besterik ez da. Egoerearen ganeko gogoetea egiteko, hitzordua ipini dabe: apirilak 19, 19:00etan, CIME zentroan.

EHUko Arkitektura ikasleek 'Balenciaga argitzen' erakusketea edegi dabe Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2013-04-11 18:17   Kulturea

Cristobal Balenciaga jostun ezagunaren jantziak inspirazino iturri hartuta, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko laugarren mailako hamar ikaslek Balenciaga argitzen erakusketea osotu dabe. Bizkaia Aretoan egongo dira ikusgai sorkuntzak, apirilaren 26a arte.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sei erakusketa barri Bilboko 'Expodistrito' zikloan

Bizkaie! 2013-04-11 15:43   Kulturea

Expodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Margaret Atwood idazle kanadarra, Gutun Zuria jaialdiko lehenengo protagonistea

Bizkaie! 2013-04-11 13:36   Kulturea

Irakurketatik idazketarako bidea aztertuko dabe aurten, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian. Kazetari eta idazleak izango dira protagonista nagusiak. Ezagunena, akaso, Margaret Atwood egile kanadarra. Atwoodek berak edegiko dau Gutun Zuriaren seigarren edizinoa eguenean, 20:00etan, Alondigan.

'Bizkaia Restaurant Week' ekimenari esker goi sukaldaritzako jatetxeetan jan ahal izango dabe herritarrek

Bizkaie! 2013-04-11 12:12   Jan edanak

Bizkaian, lehenengo aldia izango da aurtengoa, eta bederatzi jatetxek parte hartuko dabe; horreetatik sei Bilbon bertan dagoz: Astillero Euskalduna, Le Bol Blanc, El Botxo, Metro Moyua, Zuria eta Atea. Horreetan ez eze, Foruko Baserri Maitean be 25 euroren truke jateko aukerea izango da, baita Getxoko MiGaea jatetxean eta Santurtziko Oriolen be.

Iñigo Bolinaga elorriarrak 'Sinfonía guerrera' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-04-11 12:01   Kulturea

1813ko bagilaren 21ean Wellingtonen armadeak Napoleon menperatu eban Gasteiz inguruan. Iñigo Bolinaga historialariak orain 200 urteko jazoerea eta Beethovenen sinfonia bat lotu ditu Txertoak aurkeztu barri dauen Sinfonía guerrera nobelan.

Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae galego, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxuara itzuliko da

Bizkaie! 2013-04-10 17:51   Euskerea berbagai

Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratu zan lehenengo liburua galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

Anaïs Ninen 'Venusen delta' ipuin erotikoen bildumea kaleratu dau Txalapartak

Bizkaie! 2013-04-10 13:01   Kulturea

Anaïs Nin idazleak idatzitako 15 ipuin erotiko argitaratu ditu Txalapartak Venusen delta liburuan. Garazi Arrulak euskeratu ditu egile frantsesaren testuok. Literotura sailean kaleratu dabe bildumea.

'Barbara'

Karolina Almagia 2013-04-10 12:12   Zinema kritikak

Nahiz eta malenkonia, bakardadea eta bildurra nagusi izan film osoan, amaieran itxaropenari leku bat egiten jako, maitasunari esker. Merezidu dau ikustea.

Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da

Bizkaie! 2013-04-10 11:19   kulturbiz

Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da, 62 urte zituala. Birikietako gaixotasuna zala-eta ospitalean egoan, han hil da birus baten ondorioz. Hileta eleizkizuna eguenean egingo dabe, 19:00etan, Ibaetako Espiritu Santua eleizan.

Amaia Apalauzaren 'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-04-10 11:13   Euskerea berbagai

Amaia Apalauzaren Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa liburua aurkeztu dabe gaur Iruñean. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumako 10. zenbakia da.

Edurnezuriren Batzarretxea

Bizkaie! 2013-04-09 18:47   Kulturea

Sorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zortzi film luze izango dira lehian Fant 19 jaialdian maiatzaren 3tik aurrera

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-04-09 15:50   Barriak

Zortzi pelikula lehiatuko dira Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian, eta hiru berton estreinauko dira ganera, tartean Park Chan-Wooken Stoker. Maiatzaren 3tik 10era bitartean zinema fantastikoa eta bildurrezkoa ikusteko makina bat aukera izango dira, bai film luzeak bai laburrak, Alondigako Golen zinema-aretoetan

»» Ikusi argazki guztiak (7)

José Luis Sampedro idazle eta ekonomialaria hil da

Bizkaie! 2013-04-09 15:47   kulturbiz

José Luis Sampedro Bartzelonako idazle, ekonomialari eta akademikoa hil da 96 urte zituala. Madrilen hil da, senideek jakinarazo dabenez. Apirilaren 8an, astelehen goizaldean hil zan, baina egileak berak eskatuta ez dabe gaur arte jakinarazo, ezelako zaparrada eta publizidade barik joan nahi zalako.

Bizkaiko jantzariek gorazarre egingo deutsie zapatuan Iñaki Irigoien Etxebarriari

Dabi Piedra Robledo 2013-04-09 15:34   Kulturea

Euskal Dantzarien Biltzar-eko sortzaileetako bat izan zan Iñaki Irigoien eta euskal jantza tradizionalen ganeko ikerlanak egiten aintzindaria izan zan. Jantzea da bere bizitzako pasino nagusietako bat eta, frankismoaren sasoi ilunenetatik gaur egun arte egindako ahalegina eskertzeko, ekitaldi ugari egongo dira zapatuan Bilboko Euskal Museoan, tartean erakusketea, jantzaldia eta omenaldi-ekitaldia.

35 euskal enpresa Madrilgo Gourmets 2013 azokan

Bizkaie! 2013-04-09 11:12   Jan edanak

Gourmets 2013 Klubaren Nazinoarteko Aretoan 35 euskal enpresak parte hartzen dabilz egunotan. Azokea Madrilgo Ifema erakustazokan egingo da, eguenera bitartean.

Musikagile gazteen aldeko ‘Musikaren Atarian’ lehen zikloa antolatu dabe Musikenek eta Campos Antzokiak

Bizkaie! 2013-04-09 10:59   Musikea

Musikeneko ikasleek osotutako talde desbardinen lau kontzertu egingo dira, apirileko hiru domeka eta maiatzeko domeka batean. Musikaren Atarian I. Zikloa apirilaren 14an hasiko da, domekan, Ciklus Ensemble taldeagaz, talde edegi eta dinamikoa, abangoardiako musikeagaz esperimentau eta berori zabaltzeko helburua dauena.