La Cava Etxea, bagileko protagonistea 'Bilboko eraikin bereziak' bisita gidatuen egitarauan

Bizkaie! 2013-05-22 12:50   kulturbiz

Maiatzean, Atxuriko Gizakundearen komentua dogu Bilboko eraikin bereziak: Komentuak, atzo eta gaur bisita gidatuen egitarauko protagonistea, bagilean, ostera, La Cava Etxea izango da. Bisitak doban dira, baina derrigor emon behar da izena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz' erakusketea edegi dabe Elorrion

Bizkaie! 2013-05-22 11:36   Kulturea

Aurton 25 urte bete Balendin Berrio-Otxoa santu izentau ebenetik, hori dala eta bere omeneko kofradiak hainbat ekitaldi antolatu ditu Elorrion. Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz erakusketea da horreetako bat. Bagilaren 14ra arte egongo da zabalik, Iturri kultur etxean.

Antzerkiaz Blai! Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2013-05-22 11:23   Kulturea

Datorren astegoienerako, maiatzaren 24 eta 25erako, Antzerkiaz Blai! egitaraua atondu dabe Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeak eta Uhagon kulturguneak. Ikastaro bat eta antzezlan bi antolatu ditue.

Antton Irustak eskola-umeei zuzendutako irakurketa tailerra eskainiko dau Bilboko Euskal Abertzaletasunaren Museoan

Bizkaie! 2013-05-22 10:55   jardunaldiak

Antton Irusta filologo, idazle eta ipuin kontalariak Gazteak, ipuin egarri... tailerra eskainiko dau Bilboko Goaz Museum. Euskal Abertzaletasunaren Museoan maiatzaren 28an, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta. Gazteei ipuinek eta ahozko transmisinoak dituen garrantzia eta hezkuntza-balioak erakustea da helburua.

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Bizkaie! 2013-05-21 18:27   Bertsolaritzea

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizinoa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko dan finalagaz. Azken edizinoan lez, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Musikako Azoka Txikia eta Dantzaroa jantza agerraldia, maiatzaren 25ean, Durangon

Bizkaie! 2013-05-21 18:10   jardunaldiak

Egun osoko egitaraua atondu dau Gerediagak maiatzaren 25erako, goizean Euskal Musikako Azoka Txikia eta ate edegien jardunaldia, eta arrastian, Dantzaroa Durangaldeko jantzen agerraldia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Portugaleteko Folklore Azokeak Ibilaldiagaz bat egingo dau astegoienean

Bizkaie! 2013-05-21 13:33   Kulturea

Maiatzaren 25ean eta 26an egingo da aurten Portugaleteko Folklore Azokea. Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaiagaz bat egiteko atzeratu dabe, halan jente gehiago batzeko asmoz. Musikea, jantzea, tailerrak, erakustaldiak... egitarau polita prestau dabe.

'Iragana ezagutu' berbaldi-zikloa antolatu dau Bilboko Arkeologia Museoak

Bizkaie! 2013-05-21 12:16   jardunaldiak

Bilboko Arkeologia Museoak Iragana ezagutu jardunaldiak egingo dira maiatzean eta bagilean. Lehenengo berbaldia Diego Garatek eta Joseba Riosek emongo dabe, hilaren 21ean, martitzena. Jarduera guztiak doban dira, eta 19:30ean hasiko ditue.

Augustin Zubikarai XIII. Sarira lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2013-05-21 11:33   kulturbiz

Proiektuak irailaren 30a arte bialdu daitekez helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31a baino lehen.

Zortzi euskal film, Amsterdamgo '3 Epa! Film Week' jaialdian

Bizkaie! 2013-05-21 11:08   Barriak

Euskal zinemeari buruzko 3 Epa! Film Week irabazi asmorik bako egitasmoa prestau dabe Amsterdamen. Euskal zinemagintza barriena erakusteko asmoa daukie, kalidadezko lanak zabaltzea. Maiatzaren 30etik bagilaren 2ra, besteak beste, Amerikanuak, Zuloak eta Bertsolari lanak proiektauko ditue FilmhuisCavia aretoan.

Beste pausu bat, Gorbeialdeko bertso-eskolartekoa Aramaion

Bizkaie! 2013-05-20 18:45   Bertsolaritzea

Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Lurrean igarota' gizakiak itxitako errastuari buruzko argazki-erakusketea eskegi dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-05-20 18:19   Kulturea

Gizakiak lurrean itxitako errastua dau ardatz De paso en la tierra / De passage sur la terre / Lurrean igarota erakusketeak. 50 bat artistaren argazkiak batu ditue Bilboko Udalak eta Institutu Frantsesak, ZAWP Bilbao kolektiboagaz lankidetzan.

Osakidetzako Bilbo Eskualdean 'Euskaraz bai sano' kanpainan buru-belarri

Bizkaie! 2013-05-20 17:32   Euskerea berbagai

Osakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak.

EAEko 15 urtetik gorako biztanleen aren bik Internet erabilten dabe

Bizkaie! 2013-05-20 15:33

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urtetik gorako 1.242.200 Internet-erabiltzaile dagoz, igaz baino %8 gehiago, Eustatek Informazioaren gizarteari buruzko inkesta txostenean argitaratutako datuen arabera. Arabak dauka erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68, hain zuzen be.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 2011n deitutako literatur sarietako lan irabazleak argitaratu ditu

Bizkaie! 2013-05-20 14:47   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeko Argitalpen Zerbitzuagaz batera, Jon Sudupe Martijak (Azkoitia, 1947) euskerazko Miguel de Unamuno 2011 XIII. Saiakera saria irabazteko idatzitako Oi Europa! lana argitaratu da. Europa berbagai eta filosofo nagusiak bidaide hartuz, horreek Europaz emondako ikuspegia azaltzen dau egileak.

Zornotzan literatura bidaia antolatu dabe Baztanera, Dolores Redondoren 'Zaindari Ikusezina' lana gaitzat hartuta

Bizkaie! 2013-05-20 12:40   kulturbiz

Kultura eta literatura aukerak eskainiz, liburutegiaren ohiko jarduerearen osogarria dan Biblioteka + programearen barruan, Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak literatura bidaia antolatu dau Baztanera (Nafarroa), inguru hori baita Dolores Redondo donostiarraren Zaindari Ikusezina eleberri ospetsuan agertzen dana.

2013ko Umore Azokeak Compagnie Daad, Ertza eta Markeliñe saritu ditu

Bizkaie! 2013-05-20 11:24   Kulturea

Ertza konpainiaren 4 x 4 obreak jaso dau 2013ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari: uriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzino teknikoagaitik, eta etnia desbardineko lau jantzarik koreografiautako arte latza egiten dabelako.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa, munduko 30 unibersidade-museo miresgarrienetako bat

Bizkaie! 2013-05-17 15:46   Kulturea

XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herriko medikuek, ospitaleek eta beste erakunde batzuek erabili dituen 6.000 objektu baino gehiagoz osotutako bilduma bat dauka, eta baita aldi bereko medikuntza entziklopedia eta liburuez osotutako liburutegi handi bat be, medikuntza garaikidearen historia kolektiboa gordetaen dauena.

Burdin Hesia I. Mendi Lasterketea bagilaren 30ean izango da Bilbo eta Laudio bitartean

Bizkaie! 2013-05-17 14:43

Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)