Bizkaiko Trikitixa Eguna Plentzian

Bizkaie! 2013-05-27 18:30   Musikea

Bizkaiko Trikitixa Alkarteak antolatuta Bizkaiko Trikitixa Eguna 2013 bagilaren 1ean izango da Plentzian. Bazkarian izena emoteko 18 euro sartu behar dira Bizkaiko Trikitixa Alkarteko kontu korrontean izen-abizenak adierazoz: 2095 0022 00 9105970729. Bazkarirako izena emoteko azken eguna maiatzaren 28a izango da.

300 berbalagun batuko dira zapatuan Egoibarren, 8. Mintza Egunean

Bizkaie! 2013-05-27 15:45   Euskerea berbagai

Elgoibarko Izarra kultur alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestau dau bagilaren 1ean, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide guztien jaia dan Mintza Egunean. Euskal Herri osoko 300 bat berbalagun batuko dira.

Rudolf Trebitsch antropologoak egin zituan euskereari buruzko ikerketak berbagai Berlinen eta Leipzigen

Bizkaie! 2013-05-27 14:44   Euskaldunak munduan

Trebitschek Euskal Herrira egindako bidaiaren mendeurrena ospatzen danean, 1913an antropologo vienarrak Euskal Herrian jaso zituan kanta eta grabaketa dialektalak entzuteko aukerea izango da bi berbaldietan, tartean Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren lehen grabazinotzat joten dana.

'Hablan los artistas' ehun euskal artistaren alkarrizketa liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2013-05-27 13:28   kulturbiz

Hablan los artistas ehun euskal artista garaikideri egindako alkarrizketen bildumea argitaratu dau José Luis Merinok. Alkarrizketatuen artean dagoz, besteak beste, Txomin Badiola, Itziar Barrio, Luis Candaudap, Eduardo Chillida, Esther Ferrer, Jesús Mari Lazkano, Remigio Mendiburu, Andrés Nagel eta Jorge Oteiza.

Abdellatif Kechicheren 'La Vie d'Adele' pelikulea nagusi Cannesko Zinemaldian

Bizkaie! 2013-05-27 11:28   Barriak

La Vie d'Adele Abdellatif Kechiche zinemagile tunisiarrak zuzendutako pelikula frantsesak irabazi dau Cannesko Zinemaldiaren 66. edizinoko Urrezko Palmea. Emakumezko aktore onena Bérénice Bejo izan da, Le Passé pelikulean egindako lanagaitik, eta gizonezko onena, Bruce Dern.

Euskerea eta mitologia aztergai, Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarrean

Bizkaie! 2013-05-24 15:48   Euskerea berbagai

Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean egingo dabe Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarra, zapatuan, maiatzak 25, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Mitologia eta hizkuntzea landu dituen hainbat adituk hartuko dabe parte jardunaldian, besteak beste, Roslyn M. Frankek, Juan Inazio Hartsuagak eta Felix Zubiagak.

San Antonio jaietarako piropo bila dabilz Igorren

Bizkaie! 2013-05-24 14:41   kulturbiz

Igorreko Jaietarako euskeraz idatzitako piroporik originalenaren bila dabilz aurten be San Antonioetako Jai Batzordeak eta Igorren Euskerea Zuzterrerik taldea. Piropo saridunagaz Igorreko jaietarako pegatinea atarako dabe. Parte hartzeko epea maiatzaren 27an amaituko da, astelehenean.

Finala ebatzita

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-05-24 14:06   Bertsolaritzea

Txikerrenen edo haziagoen finala maiatzaren 29an, eguaztenean, Indautxuko El Carmen aretoan izango da, goizeko 11etan hasita. Ahal badozue etorri zaiteze artistok entzun eta animetan: antxina barik, esate baterako, Jone Uria eta Miren Amurizagaitik bardina esaten neutsuen-eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jon Arretxek '612 euro' Toure detektibearen bigarren nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2013-05-24 12:36   Kulturea

Toure detektibearen bigarren istorioa idatzi dau Jon Arretxe idazle basauriarrak, 612 euro (Erein). Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau hau nobela hau be, uriko Afrika txikian, Euskal Herriko ghettorik handienean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Searching for Sugar Man'

Karolina Almagia 2013-05-24 11:29   Zinema kritikak

Erraza izango litzateke esatea Rodríguez personaia bera dala pelikulearen arrakastearen kakoa. Baina jakin egin behar da material hori ondo jorratzen, lan honegaz Malik Bendjelloul-ek lezino bat emoten deusku. Entretenigarria, hunkigarria eta interesgarria. Zer gehiago eskatu geinke?

Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektore karguaz jaubetuko da maiatzaren 27an

Bizkaie! 2013-05-24 10:48

Errektore barria Injinerutza Fakultadeko katedraduna da eta Jaime Oraa Oraaren lekua hartuko dau. Azken horrek bere hirugarren agintaldia amaitu dau eta orain UNIJES Lagundiaren Unibersidade Zentroen Federazinoko buru izentau dabe.

Bidaien ganeko 'Inquietos vascones' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-05-23 17:31   Kulturea

Inquietos vascones. Relatos viajeros de escritores vascos y navarros bidaiei buruzko kontakizunez osotutako liburua aurkeztu dau Desnivel etxeak. Hogeita lau idazleren artean Bizkaie!-ren kolaboratzaile Zigor Aldama kazetaria dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala gaur ikusgai

Bizkaie! 2013-05-23 15:48   Barriak

Bizkaiko rockaren historiari buruzko 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentala aurkeztu dabe Bilbon. Bilboko itsasadarraren alde bietan 90. hamarkadan izandako eraldaketea rockaren ikuspuntutik azaltzen dau ikus-entzunezkoak.

Irati Bediagak irabazi dau Mikel Zarate saria

Bizkaie! 2013-05-23 15:09   sariak-autortzak

Irati Bediaga galdakoztarrak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.

Lehorreko ugaztunen konserbazinoa aztergai, Euskal Herriko Naturearen III. Jardunaldietan

Bizkaie! 2013-05-23 13:00   jardunaldiak

Euskal Herriko Naturearen III. Jardunaldiak egingo ditue egunotan Derioko Nekazaritza Eskolan, maiatzaren 23an eta 24an. Lehorreko ugaztunen konserbazinoa eta kudeaketea izango dira edizino honetako ardatz nagusiak.

Lobo Antunesen 'Gauzen ordena naturala' eta Rodoredaren 'Ispilu hautsia' argitaratu ditue Literatura Unibertsala bilduman

Bizkaie! 2013-05-23 12:27   Kulturea

Literatura Unibertsala bildumeak liburu barri bi ditu, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala, Iñigo Roquek itzulita, eta Merce Rodoredaren Ispilu hautsia, Antton Olanok euskeratua. Alberdania, Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue liburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana gora, dana gora... lehertu arte

Markues 2013-05-23 10:36   Begi betegarri

Arte eszenikoen formatu barritzaileenak Bilboko Alondigan dagoz, maiatzaren 31ra arte

Dabi Piedra 2013-05-22 15:24   Kulturea

Hilaren 31ra arte, beraz, arte eszenikoen ikuspegi barritzaileenak hartuko dau Alondigea, performance, berbaldi eta bestelakoen bidez. Ganerako jarduerakaz batera, 13 kreazino aurkeztuko dira, danak maiatzaren 22a eta 25a bitartean. Parte hartuko dabenen artean, aitatzekoa da Oscar Mata eta Espe Lopezek eratuko daben Psicodrama proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Peru Magdalena durangarrak 'Egia esan' bere lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-05-22 14:32   Kulturea

Aitatasunaren inguruguko gogoetea dau ardatz Peru Magdalena idazle durangarraren Egia esan (Elkar) liburuak. Hauxe dau bere lehenengo nobelea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)