'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.

2024/05/10 - 2024/09/22

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.

Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.

Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).

Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.

'Ibarrola. El pintor en el bosque'.

2024/05/11 - 2024/07/31

Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak

'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'

2024/05/15 - 2024/10/13

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

MusikAuzo 2024

2024/05/16 - 2024/06/30

Bilbon.

MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.

Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen

VIII. Bilboko Korala Gertutik

2024/05/17 - 2024/06/07

Bilbon. |Musikea

Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu uriko hainbat barrutitan, maiatzean eta bagilean. Kontzertuak, hile horreetako zenbait barikutan eta zapatutan uriko leku enblematikoetan egingo dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Bilboko Alde Zaharrreko jaiak

2024/05/22 - 2024/05/26

Bilboko Alde Zaharrean. |Jaiak

Hementxe dozue auzoko jaietako kantua eta bideoklipa: Goizalde Landabasok idatzia, Garilak 26 taldeak musikatua eta auzokide askoren artean grabau eta editautakoa:

Zaharrean Berri.

Elhuyar Zientzia Azokea

2024/05/22 - 2024/05/25

Bilboko Arenalean. |Azokak

Azokan, 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dabe parte eta ikasturtean landutako 200 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai.

Informazino gehiago hemen.

'Eros'. IXO TEATROA

2024/05/23 - 2024/05/26

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

ESTREINALDIA.

Maskarazko eta testurik bako antzezlana.

IXO TEATROA antzerki konpainia sortu barri dabe Arnatz Puertas eta Luix Mitxelena partaideek. Biek amaitu ditue ikasketak Dantzertin, Pabilioi 6ko Gazte Konpainiako kide izan dira eta euren ibilbide profesionalean bide barri bat alkarregaz eregiteko erabagia hartu dabe. 

Erosi sarrerak hemen.

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

Gure Zirkua Araban

2024/05/24 - 2024/05/25

Araban, Gorbeia Merkatalgunean (Etxabarri Ibiñan).

59. Euskal Jaia Eibarren

2024/05/24 - 2024/05/26

Eibarren. |Jaiak

Bilboko 54. Liburu Azokea Bidebarrieta Kulturgunean

2024/05/29 - 2024/06/07

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |Jardunaldiak

'Lo positivo de fracasar en el amor'. PABLO PIÑEIRO

2024/06/01 - 2024/06/02

Bilboko La Fundicion Aretoan.

XVIII. Kaldearte

2024/06/07 - 2024/06/09

Gasteizen. |Jaialdiak

  • XVIII. edizinoak beste kokaleku bat izango dau, Montehermosoko garai bateko Ur Biltegia, hain zuzen be eta Plaza Berria berreskuratuko dau ekimen batzuetarako.
  • 2024an ikuskizun ibiltariak ugaritu egingo dira: bat izatetik hiru izatera igaroko dira, eta estreinaldi absolutu bat be izango da.
  • Lehenengo aldiz, jantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketako Harriaren azken fasea egingo da uriko espazioetan.

Mekoletako Jaiak

2024/06/07 - 2024/06/09

Otxandioko Mekoleta Auzoan. |Jaiak

'LlocJocXoc'. LA COJA DANSA

2024/06/08 - 2024/06/09

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

Magialdia. ‘Crayón, tras los pasos de un dibujante vitoriano oculto’.

2024/06/08 - 2024/09/15

Gasteizen, Fournier Karta Museoan. |Erakusketak

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST

2024/06/14 - 2024/06/15

Bilbao Arenan (Miribilla). |Jaialdiak

Lehenengo konfirmazinoak

- Deep Purple.

- Canned Heat.

- The Screamin' Cheetah Wheelies.

- Susan Santos.

Informazino gehiago hemen.

Gran Reserva Jaialdia

2024/06/20 - 2024/06/22

Calahorran. |Musikea