Martiak 13
'El Despertar de Primavera'.
2026/03/13 - 2026/04/05
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaFrank Wedekinden testua etorkizun hurbilera lekualdatzen da eta etorkizun horretan boterean finkatzea lortu dabe Europan eta AEBetan berpiztutako eskuin muturreko korronteek. Gizarte teknologikoa gero eta errepresino moral, sozial eta sexual handiagoagaz bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin eben eskubideek —adierazpen-askatasuna, feminismoa, sexu-hezkuntzea, aniztasuna, gizabanakoaren autonomia— gainbehera egin dabe, ordenaren, tradizinoaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obreak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu librea zentsuretearen, nerabezaroa isilarazotearen eta desira kriminalizetearen ondorio suntsitzaileak.
Erosi sarrerak hemen.
Aitzealdenk! Fest 2026
2026/03/13 - 2026/03/15
Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean. |MusikeaHiru egunez, zazpi talde pasauko dira Sanagustin Kulturguneko oholtzatik. Aurton be, Kulturaz Kultur Kooperatibak Ayuken Management alkarteagaz batera atondu dau egitaraua.
Egitaraua
- Martiak 13, 22:30ean: Ezpalak + Lin Ton Taun.
- Martiak 14, 21:30ean: Marte Lasarte + Sua + Fatal.
- Martiak 15, 18:00etan (doban): Sara Zozaya + Gartxot.
Sarrerak hemen.
XXXII. dFeria - Arte Eszenikoen Feria.
2026/03/13 - 2026/03/18
Donostian. |JaialdiakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
