Irailak 6

'Artelekun zehar. 1987-2002'.
2025/07/04 - 2026/01/11
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakArtium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Erretratua: Isabel Azkarate.

'Clásicos y modernos. Obras maestras de la Colección BBVA'
2025/07/04 - 2025/10/12
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakKlasikoak eta Modernoak, BBVA Bildumako maisulanak.
Ordutegia:
Astelehenetik domekara goizeko 11:00etatik 19:00retara (zarratuta egongo da garagarrilaren 25 eta 31n eta abuztuaren 15 eta 21ean).

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.
2025/07/11 - 2025/12/28
Urduñako Orduña Hiria Museoan |ErakusketakBilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

'Mamma Mia!'.
2025/08/14 - 2025/09/21
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaIkuskizuna Mamma Mia! musikalaren produkzinoa da, orain arte Bilbon ikusi ez doguna; hiru denporaldi daroaz Madrilen upealako erantzunagaz (800.000 personatik gora).
Arriaga Antzokiak 45 saio eskainiko ditu abuztuaren 14tik, estreinaldiaren egunetik, irailaren 21era.
Taldea
- Musikea eta berbak: Benny Andersson eta Björn Ulvaeus.
- Jatorrizko libretoa: Catherine Johnson.
- Oinarrizko idea: Judy Craymer.
- Zuzendaritzea: Juan Carlos Fisher.
- Moldaketea: David Serrano.
- Musika-zuzendaritzea: Joan Miquel Pérez.
- Koreografiak: Iker Karrera.
- Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda.
- Jantzien diseinua: Gabriela Salaverri.
- Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos.
- Soinuaren diseinua: Gastón Briski.
- Karakterizazinoaren diseinua: Chema Noci.
Sarrerak hemen.

Odisea 1937
2025/09/04 - 2025/09/29
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Egoitzea (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). |Erakusketak
Elorrioko Ferixa Nagusikoak 2025.
2025/09/06 - 2025/09/14
Elorrion. |JaiakSabina Aizpuru Agirre elorriarrak egin dau Elorrioko jaiak iragarteko kartela.