Urtarrilak 11
'En el brillo de tus ojitos'. DOCTOR DESEO
2025/01/11 .
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaBira honetan, abestirik geldoenak, kabareteroenak, emeki-emeki datozen abesti intensoenak, teatralenak entzungo dira, taularatze kutun, onirikoa eta goxoagaz. Laguntzaileak: Aiora Renteria eta Itziar Sánchez (jantzaldia trapezioan).
'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'
2024/06/13 - 2025/04/06
Enkarterrietako Museoan. |ErakusketakUrte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).
Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.
Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.
OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530) liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.
Informazino gehiago hemen.
'Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia'
2024/07/05 - 2025/01/12
Bizkaiko Arkeologia Museoan. |Erakusketak'Eulogy'
2024/11/21 - 2025/01/25
Donostiako Okendo Kultur Etxean. |ErakusketakErakusketeak Eduardo Chillida eragin handiko euskal artista honen jaiotzearen mendeurrena ospatzen dau. Husmeek Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoaren laguntzeari esker sortutako proiektu honetan diseinatzaile grafiko eta artista plastikoen nazinoarteko aukeraketa zabal batek parte hartuko dau.
Erakusketeak 32 profesional batzen ditu, eta bakotxak poster bat egingo dau Chillidaren omenez. Gainera, Eulogyn artistearen lan grafiko originalak izango dira ikusgai, personak, uriak edo lurraldeak gogoratzeko, goraipatzeko edo omentzeko landutako piezak.
'Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea'
2024/11/28 - 2025/02/02
Durangoko Arte eta Historia Museoan. |ErakusketakDoban.
'Ninguna noche en llamas'. ABEL JARAMILLO
2024/12/04 - 2025/01/12
Bilboko Azkuna Zentroan, Bat Espazioan. |Erakusketak
Abel Jaramillo eta Fernando Perez.
Diziplina anitzeko proiektua da, monimntudun irudietan eta idazketan oinarritua, eta kontakizunak eregitea, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzearen bidezko eraldaketearen idea eta garai ezbardinetan zehar doazen eta errepetiduten diran irudiak ditu ardatz.
Ordutegia: martitzenetik domekara, 11:00etatik 20:00etara.
'Solstizium'. GHEADA
2024/12/17 - 2025/01/17
Bilboko BBK Salan.BBKren 10. urteurrena Banku Fundazino legez
Solstizium BB-k Banku Fundazio lez 10. urteurrena ospatzeko diseinautako programazio bereziaren parte da. Proposamen moltso zabala da familientzat, gazteentzat eta edade personentzat, baita enpresa, erakunde, lehen sektoreagaz eta hirugarren sektoreko alkarteakaz egindako proiektuak be, 2025. urtearen amaierara arte iraungo dabenak eta BBKk pixkanaka argituko dituanak: orain hamar urte BBK Aurrezki Kutxa Banku Fundazino bihurtu genduan. Kutxabanken kontrolari eustea izan zan asmoa eta Bizkaian errotuta egotea bermatzea, personei ekarpena egingo eutsen eta gure lurra indartsuago egingo eben proiektuetan inbertiduten jarraitzeko, adierazo dau Gorka Martínez BBKko Zuzendari Nagusia.
Ordutegia:
Astelehenetik zapatura: 10:00etatik 20:00etara.
Domekatan: 10:00etatik 19:00retara.
Abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 19: 10:00etatik 13:30era.
Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6: zarratuta.
Solstizium (family experience room)
- Diseinua eta produkzinoa: Gheada.
- Ilustrazinoa eta arte kontzeptuala: Yolanda Mosquera.
- Eszenografia: Corpórea Escultura.
- Programazinoa eta alkarreragina: Rotor Studio eta Gheada.
- Konposizino Musikala: Ibon Belandia.
- Argiztapenaren diseinua: David Alcorta.
- Animazinoa: Tomo Estudio eta Gheada.
- Zurgintzea: Tuomas Kuure.
- Eskultura: Marta Lorenzana Gámez.
- Pinturea: Maria Altuna Lizarraga.
- Estanpazinoa: Hibernando Estudio.
Grapat-en lankidetza bereziagaz.
Erreserbau dobaneko sarrerak hemen (sarrera gitxi dagoz).