2024/08/17 - 2024/09/01

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Antzerkia

'Bidearen Amaieran'. HORTZMUGA TEATROA

.

Sinopsia

20 urte emon ditu Divina Pedreak Bilbo maitera itzuli gabe. 20 urte drag queen bihurtu eta Pedrin izateari itxi ebanetik. 20 urte bere aitak, Pedrok, Euskalduna ontzioletako sindikalistak, etxetik bota ebanetik.

Baina gaur, Divina Pedrea Bilbora bueltauko da, Aste Nagusian eta Euskalduna Jauregian, lehen mailako artista bihurtuta. Edo hori uste dau behintzat, Los Javisek filma produzituko deutsola amesten baitu...

Aita-semeak barriz be aurrez-aurre. Oraintsu, barriz, Alzheimerrak aitaren bizitzea mugatu eta drag lanbideak semearena definitzen dau. Bidearen amaieran, komedia kabaretero eta emozinonala da; korapiloz, umorez, musikaz, jantzaz betea; eta sentimenduz josia.

Emonaldiak

  • Gazteleraz: abuztuak 17, 18, 19, 20, 21, 23, 24, 25, 30, 31 eta irailak 1.
  • Euskeraz: abuztuak 22 eta 29.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu