Bilbao Silver Lab-ek 'Saluta App' aplikazinoa saritu dau
2024-06-11 13:02 Kulturea10.000 euro jasoko ditu.
Bilbao Silver Lab, Bilboko Udala eta Bilbao Ekintza buru dituan eta SSI taldeak (Grupo Servicios Sociales Integrados Cooperativa) koordinatzen dauen proiektua, 2023ko zemendian hasi zan martxan. Proiektu horren helburua da adinekoei zuzendutako silver produktuak edo zerbitzuak dituen enpresa eta ekintzaileentzat Bilbon testatze guneak sustatzea.
Bilbao Silver Lab-en lehen fasean, talde fokaletan egindako lanaren ondoren eta izaera askotako adineko pertsonek osotutako aholkularitza batzorde baten laguntzinoakaz, erronka bat aukeratu zan: pertsonen zahartze naturalaren zikloan bizi-kalidadea etxean luzatzea; erronka horren helburua da arreta adinekoen eta horreen zaintzaileen, senitartekoak izan edo ez, prebenzinoan eta zaintzan jartea, maila fisikoan eta mentalean.
Bilbao Silver Labek 2024ko apirilean egin eban planteatutako erronkeari erantzungo eutson eta Bilbon testatuko zan urtenbidea hautatzeko deialdia. Guztira, zazpi proiektu jaso ziran. Baloratu ondoren horreetako sei elevator pitch fasera pasau ziran. Fase horretan Bilbao Silver Labeko talde eragileko lau ordezkarik osotutako epaimahaiaren aurrean defendau eben.
Saluta App, proiektu irabazlea
Saluta App Saluta Bizkaia enpresarena da eta proiektu irabazle bezala hautatua izan da. Adinekoen zaintzaileen ondoizate psikologikoa hobetzeko diseinautako aplikazino mugikorra da. 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren aldetik eta bagiletik aurrera, gehienez sei hilabetez, erabiltzaile potentzialak dituan Bilboko ingurune erreal batean testatuko da.
Bilboko Udaletik eskerrak emon nahi deutsegu urtenbide barritzaileak sortzen dituen pertsonei, Saluta App lako proiektuekaz geure uriaren silver economy-a egin ahal izateko. Jarduera ekonomiko barriak sortzearen eta testatzearen aldeko apustua egiten dogu, hainbeste ekarpen egin deuskun eta orain bere beharretarako konponbide espezifikoekaz zaindu behar dogun populazino-talde horren bizi-kalidadea hobetzeko, adierazo dau Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak.
Asko eskertzen dogu, izan be, geure konponbidea benetako ingurune batera eroateko aukerea emoten deusku, esan dau Mauricio Bonillak, Saluta App-eko zuzendari nagusiak.
Aholkularitza
Finalistetako hiruk SSI Ekin Silver Economy aholkularitza zerbitzua jaso ahal izango dabe, bagiletik aurrera eskainiko diran saio bitan eta proiektu bakotxerako banakako sei saiotan parte hartuz. Honeek izan dira hiru proiektu finalistak: Alicia y Guillermo Fundazinoaren Conectad@s, Cabediem enpresaren Escudero eta Vamos a cuidarnos Alkarteak egin dauen Vamos a cuidarnos aplikazinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!