Araban ekingo deutso Gure Zirkuak zazpigarren bireari

Bizkaie! 2024-04-10 08:37   Kulturea

Hamaika saio eskainiko ditue, maiatzaren 10etik 25era.

Gure Zirkuak Araban ekingo deutso zazpigarren bireari eta hamaika ikuskizun eskainiko ditue, maiatzaren 10etik 25era, Etxabarri Ibiñan. Hainbt egunez, Gorbeia merkatalgunean izango da Euskal Herriko zirku ezagunena.

Orain sei urte hasi zan zirku ibiltaria herriz herri, eta dagoeneko dozenaka saio eta herri bisitatu ditu urte honeetan guztietan herritarren upealako erantzunagaz.

Udaberriko bira honetarako nobedade eta sorpresa ugari atondu ditue eta apirilaren 10ean aurkeztuko dabe: Gu prest gaude. Eta zu?.

Apirilaren 10etik aurrera izango dira sarrerak salgai hemen.

Beste alde batetik, apirilaren 14an Tolosan egingo dan Gure Magia Galara (Tor eta Txoborro, Gonzalo Albiñana eta Imanol Ituiño) joan gura badozu erosi sarrere hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu