Karmele Mitxelenak irabazi dau Mikel Zarate saria
2022-06-29 13:53 KultureaMarrubizko uda izeneko istorio honek familia baten zelebrekeriak ditu ardatz.
Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako Marrubizko uda nobeleak irabazi dau 2022ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak eta idazleak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko dau.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez eta hamabigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Miren Agur Meabek irabazi eban orain urte bi eta igaz atondu barik geratu zan.
Dozena bat lan lehiatu dira eta horreen artean Karmele Mitxelenak idatzitako eleberria hautatu dau epaimahaiak. Marrubizko uda izeneko istorio honek familia baten zelebrekeriak ditu ardatz, kanpin batean uda-pasa, umorez eta ironiaz blai.
Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zan 1988an. Irakasletza eta Ume Hezkuntzako gradua ikasitakoa da; irakasle lanetan dabil eta horrezaz gan sari ugari irabazitakoa da bai bertsolaritzan (bertso idatzietan batez be), baita narratiban be. 2019an, Erakusleihoan album ilustratua argitaratu eban (urte bereko Peru Abarka saria).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!