Azken egunak 14. GetxoPhoton
2020-09-15 11:38 KultureaEz galdu Robin Campilloren 120 taupada minutuko ikusteko aukerea.
Aste bi baino ez dira geratzen 14. GetxoPhotoren erakusketa eta jarduerez gozetako. Kalera! lemapean, espazio publikoari eta haren erabilerei buruz hausnartzeko proposamen ugari dakarz jaialdiak. Oraindino sasoiz zabilze zenbait jardueratan izena emon edo kaleko erakusketak ikusteko.
Irailaren 17tik 19ra ez galdu Getxoko autozineman, 21:00etan, Robin Campilloren 120 taupada minutuko ikusteko aukerea. 90eko hamarkadako HIESaren kontrako burrukeari buruzko film honek hunkitu egingo zaitu.
Zapatuan, hilaren 19an, Javierregaz, Jon Amiano eta Fernando Elviragaz batera argitaratu eban La Kantera: 1987-2015 liburuaz eta Arrigunagako skatepark mitikoari buruz berba egiteko aukerea egongo da.
Horrezaz gan, irailean zehar online programea be hor dago: Victoria Ascasoren app-a (Thanks for being you T4BU aplikazinoak sare sozialek ustiatzen daben agerpen publikoa dau ardatz eta intimidadearen produkzinoan, zabalkundean eta konsumoan, eskuko telefonoek jokatzen daben rol barria aztertzen dau. Lan honek Interneten nortasunak sortzeko momentuetako hiperikusgaitasunean jarten dau arreta eta, aldi berean, makinen esku ixten ditugun erabagiak hartzearen eskuordetzea be nabarmendu nahi dau), Estamparen zuzeneko bideoa, Hiru Kolektiboaren ekintza parte-hartzailea, Radio Ambulante podcast-ak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!