XI. Zorrotza Clown irailaren 18an eta 19an izango da

Bizkaie! 2020-09-14 11:50   Kulturea

Maite Guevarak Clown Zorrotzan egingo dau Qué buen día ikuskizunaren aurrestreinaldia.



Bilboko Udala
k atonduta, Clown Zorrotza astegoienean helduko Zorrotza auzora; danetara lau proposamen izango dira: Hiru euskal konpainiak (Maite Guevara, Hortzmuga Teatroa, eta Malas Compañias) eta Sempre Arriba galiziarrek parte hartuko dabe.

Clown Zorrotza #BilbaoUda2020ren parte da. Proposamen horren bidez, Bilboko Udalak kulturaz eta aisiaz bete dau uria eta 150 jarduera baino gehiago egin ditu uda honetan.


Programazinoa

Jarduera guztiak azokako parkean izango dira:

- Irailaren 18an, barikuan, 18:30ean:

Maite Guevara aktorea, pailazoa eta irakasleak Clown Zorrotzan egingo dau Qué buen día ikuskizunaren aurrestreinaldia. Ikuskizunak jorratzen dau Martinarentzat eguna beti ona izan daitekeela, euria, edurra edo txingorra eginda be. Martinak uste dau ames egiten dauenak eta begiak ondo edegiten dituanak aukera ugariko mundua ikusi leikela.

- Irailaren 18a, barikuan, 19:30ean:

Bariku arratsaldean Hortzmuga Teatrok Jule proposamena eskainiko dau; obreak irauten dauen 50 minutuetan, konpainiak erdi deseginda dagoan eraikin bat aurkeztuko dau, ha itxi nahi ez dauen maizter bat eta bete bako ames bat edo batzuk. Eta erakusten dau beti gozau behar dala amesez, diranak dirala eta ezinezkoak diruditen arren, begiak zabal-zabalik.

- Zapatuan, irailaren 19an, 18:30ean:

Sempre Arriba konpainia galiziarrak azoka-parkeko agertokia hartuko dau C’est pas Possible ikuskizuna eskaintzeko. Pailazoaren lengoaia erabiliz, eta ikusleakaz zuzeneko hartu-emonetan, ikuskizun honetan agirian jarten da zelan bizi garen gutako asko bikoiztasunean eta zelan ikasi dogun eraginkor izaten, epeak eta itxaropenak beteten.

- Zapatuan, irailaren 19an, 19:30ean:

Malas Compañias taldeak Prozak ikuskizunagaz zarratuko dau Clown Zorrotza; Prozak-en, artistek egoera zentzunbakoen unibersoan sartzen ditue ikusleak, bape konbentzionala ez dan familia baten bidez, alde gizatiarrena barrez eta emozinoz lotuz.


Osasun-segurtasuna

Zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti jesarrita. Era beran, maskarea erabiltea nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren barruan antolatutako ekitaldi guztietan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu