Chillida Lekuk aldi baterako zarratu ditu ateak

Bizkaie! 2020-03-16 09:29   Kulturea

Covid-19 birusa zabaldu ez daiten lagundu eta egoera gogor honetan erantzukizunez jokatzea da asmoa.

Argazkia: Chillida Leku | Ikusi handiago | Argazki originala

Gobernu zentralak alarma-egoerea ezarri dauenez, Chillida Lekuk ateak zarratu ditu martiaren 14an, zapatuan. Museoaren helburu nagusia osasun publikoa jagotea da, bisitariak, langileak eta laguntzaileak babestuz agintariek beharrezkotzat joten daben arte.

Kontuak kontu, Chillida Lekuk COVID-19-ri aurre egiteko ahaleginagaz bat egiten dau, bertako biztanleakaz eta nazinoarteko komunidadearen egoereagaz erantzukizunez jokatuz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu