Guggenheim Bilbao Museoak ateak zarratu ditu aldi baterako
2020-03-16 07:55 KultureaMuseoen foru-sarea eta erakustaretoak be zarratuta dagoz.
Osasun-agintarien gomendioak eta bai Eusko Jaurlaritzako zein Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibideak aintzat hartuta, Guggenheim Bilbao Museoak ateak zarratu ditu aldi baterako martiaren 14tik aurrera, bestela adierazo arte, COVID-19aren zabalkundea geldiarazoten laguntzeko asmoz.
Bisitarien, langileen eta kolaboratzaileen segurtasuna lehentasunezkoa danez, programautako jarduera guztiak be bertan behera geratu dira bada ezpadako neurri legez. Museoaren webgunean espazio bat jarri dabe martxan egon ezkero edozein barri jakinarazoteko.
Zarratuta dagoan bitartean, Museoak barruan beharrean jarraituko du. Gainera, dudaz betetako momentuotan publikoari lagun egiteko asmotan, programazino artistikoari buruzko eduki gehiago sortu eta webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko ditu egunero.
Museoen foru-sarea eta erakustaretoak
Bisitarientzako zarratuta dagoz martiaren 14tik aurrera: Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, Arkeologi Museoa, Txakolingunea, La Encartada, Euskerearen Etxea, El Pobaleko Burdinola, Santimamiñe, Ondare Aretoa eta Rekalde aretoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!