Bilboko Arriaga Antzokia publikoarentzat zarratuta egongo da datozen 15 egunetan
2020-03-13 09:17 KultureaMomentuz martiaren 26ra arte zarratuko da.
Hartutako neurria bart sartu zan indarrean eta, beraz, Mikel Urdangarinen kontzertua bertan behera geratu da; momentuz martiaren 26ra arte zarratuko da, baina egoerearen arabera luzatu egin daiteke.
Bilboko Udalaren aginduaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailagaz koordinauta, Arriaga Antzokia publikoarentzat zarratuta egongo da 2020ko martiaren 12tik 26ra bitartean. Beraz, egun horreetarako programautako ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira, baita bart Mikel Urdangarinek eskaini behar eban kontzertua be. Neurria martiaren 26ra arte ezarri dan arren, data horretatik harago luzatu daiteke egoerearen arabera.
Sarreren zenbatekoa bueltetea
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, holan egingo da: sarrerak Internet bidez erosi badira, zenbatekoa berehala bueltauko da, ordainketa egiteko erabilitako finantza-txartela berberaren bidez pagauta. Itzulketen bolumen handia dala eta, Arriaga Antzokiak pazientzia eskatzen dau.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerakaitik pagautakoa itzuli egingo da sarrerak edo erosketa tiketak Arriaga Antzokiko lehiatiletan aurkeztuta, ohiko ordutegiaren barruan:
- Astelehen, martitzen, zapatu eta domekatan: goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
- Eguazten, eguen eta barikuetan: goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Informazino gehiago
Informazino gehiago edota azalpenik nahi daben personek Arriaga Antzokiagaz hartu-emonetan jarteko bideak:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- eposta bidez: informacion@teatroarriaga.eus
- Informazino Bulegora bertaratuta. Astelehenetik barikura, goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!