Dozena bat hizkuntza landu ditue Garabide eta HUHEZIren aditu ikastaroan
2018-12-17 09:05 KultureaEskoriatzan egin eben itxiera ekitaldia, abenduaren 12an.
Hizkuntzak Bizibarritzeko Estrategiak aditu ikastaroa antolatu dabe Garabide Alkarteak eta Mondragon Unibersidadearen HUHEZI fakultadeak udagoienean. Ikastaro hutsa baino gehiago, hizkuntza txikien arteko topagunea izan da, euskerea be tartean dala, alkarregandik ikasteko. Hizkuntzaldia: Mintzairatik mintzairarako loraldia izenburupean amaitu eben ikastaroa hilaren 12an, Eskoriatzan.
Aditu ikastaroan, 12 hizkuntza gitxiagotutako 21 aktibistak hartu eben parte. Formazinoak 300 klase ordu baino gehiago hartu ditu eta, horren osogarri, 21 bisita didaktiko egin ditue euskerearen bizibarritzearen protagonista diran euskalgintzako eragile zein instituzinoetara. Ganera, 20 sensibilizazino ekintza (berbaldiak, erakusketak, proiekzioak…) egin dira herririk herri.
Eskoriatzako itxiera ekitaldira joandako ehun lagunek adi entzun zituen aurkezle lanetan ibili ziran Sisa Anrango kitxuaren eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzailearen lehen berbak: Euskaraldiak 11 egunez euskaraz berba egiteko erronkea jarri euskun, Hizkuntzaldiak gauak be bildu nahi ditu, iluntasunean abaroan sortu gintuenok mundua argitzeko erronkea baitogu, nork bere komunidadetik.
Ondoren munduko hizkuntza gitxituen loraldia irudikatzeko lora sorta trukea egin eben parte-hartzaileen artean: Eragile euskaldunakaz batera egon ziran hainbat herritako ordezkariak: Amazigh, guarani, Huni Kui, kaqchikel, q'eqchí, quiché, kitxua, kurdu eta maiak.
Saioaren amaieran, Kontrapas abestia kantau eben guztiek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!