Bilboko Unibersidadea, UPV/EHUren hazi

Bizkaie! 2018-12-13 08:31   Kulturea

UPV/EHUk Bilboko Unibersidadearen sorrerearen 50. urtemugea ospatu dau.



Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadea
k bart ospatu dau Bilboko Unibersitatearen sorrerearen 50. urteurrena. Bilboko Unibersidadea gaur egungo UPV/EHUren aurrekoa da. Ekitaldian egon dira Iñigo Urkullu, Lehendakaria, Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, Goio Monreal, Bilboko Unibersidadeko Bizkaiko Campuseko errektoreorde ohia eta UPV/EHUko errektore ohia, Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea eta Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

'Ezin dira zuhaitz baten adarrak zabaldu sustrai sendoak ez baditu. Ekitaldi honen bidez erakutsi nahi dogu non dagozan Euskal Herriko Unibersidadearen sustraiak. Eta ez dogu hori egin nahi iraganera begira geratzeko, etorkizunari indar handiagoz eta uste osoz begiratzeko baino', esan dau Nekane Balluerka errektoreak bere berbaldian.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Lan eta Justizia sailburu Maria Jesús San José, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazinorako eta Erakunde Harremanetarako diputadu Ibone Bengoetxea, Bartzelonako Unibersidade Autonomoko errektore Margarita Arboix eta UPV/EHUko errektore ohi Pello Salaburu, Manuel Montero, Juan Ignacio Pérez eta Iñaki Goirizelaia.


Bilboko Unibertsitatea, UPV/EHUren hazi

Lehen euskal unibersidade publikoa, 1968ko bagilean sortu zan, Bilbon eta haren inguruetan hazten joian biztanleriak goi mailako hezkuntzearen arloan eginiko eskariei erantzuteko asmoz, eta Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta ekonomiaren eta gizartearen arloko hainbat erakundek eskatuta. Hazkunde ekonomikoaren testuinguru horretan unibersidade eskaintzea urria zan. Bizkaiko goi-mailako ikasketak Deustuko Unibersidadeak, 1865ean sortua, Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Komertzialen Fakultadeak, 1955ean sortua eta Valladolideko Unibersidadearen menpekoa, eta 1897an sortutako Bilboko Industria Injineruen Eskolak artatzen zituan.

Bilboko Unibersidadearen muina izan ziran aitatutako Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Komertzialen Fakultadeak eta Medikuntza eta Zientzia Fakultade barriak. Unibersidade barrutirik barik sortu zan, eta Juan Echevarría Gangoiti izan zan lehenengo errektorea. Bere lehen egoitzea Bilboko Botika Zaharra kaleko Nautika Eskolea izan zan.

1970ean hasi ziran Leioan Unibersidadea eregiteko lanak eta 1972-73 ikasturtean hasi ziran lehen klaseak emaoen Zientzia eta Medikuntza Fakultadeetan. Arian-arian, beste goi-mailako ikastetxe batzuk gehitu ziran unibersidadera. Holan, 1972an, hiru euskal lurraldeetan 14 goi-mailako ikastetxe egozan.

Lehen urte horreetan, 1970eko legeria barrira egokitu behar izan zan Unibersidadea, irakasle eta administrazino eta zerbitzuetako langile barriak gehituz ikasleen gorakadeari erantzuteko, izan be, 1968ko 3.000 ikasletik, 15.000 ikasle izatera pasau ziran 1976an. Ondoren, 1977an, euskal unibersidade barrutia sortu zan Arabako eta Gipuzkoako unibersidade ikastegiak sartzeagaz batera. Hiru urte geroago, 1980an, izen aldaketea onartu eben eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadea jaio zan.

Bilboko Unibersidadearen historia laburtzen dauen Bilboko Unibersidadearen 50. urteurrena erakusketea ikusgai dago Bizkaia Aretoko atondoan. Paulí Dávila eta Luis María Naya UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadeko irakasleak dira erakusketearen komisarioak.

Bilboko Unibersidadearen 50. urteurrena erakusketea bisitau Bizkaia Aretoan – UPVEHUn (Abandoibarra 3, Bilbo) bisitau daiteke, urtarrilaren 4ra arte, astegunetan, 8:00etatik 20:00etara arte. Sartzea doban da. Ondoren beste campusetara joango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu