Bilboko Arte Eder Museoa handituko dabe

Bizkaie! 2018-12-12 10:53   Kulturea

2022ra arteko Plan Estrategikoan dator 22 miloeko inbersinoa egiteko asmoa.

Bilboko Arte Eder Museoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Arte Eder Museoko Patronatuak batzarra egin dau, Juan Mari Aburto alkate eta Patronatuko presidentea buru, eta Miguel Zugaza museoko zuzendaria bertan dagoala, besteak beste. 2019-2022 Plan Estrategikoa onartu dabe. Plan horretako asmorik deigarriena, museoa handitzeko proiektua da.

Planak dakarrenaren arabera, 8.000 metro koadro gehiago eregi nahi ditue, horreetatik 5.000 gaur egungo eraikinen barruan; ganerako 3.000 metroak, eremu barria hartuko dauen eraikina izango da, zehaztu barik dagoan alderdi baten. Arkitektuentzako nazinoarteko lehiaketea antolatuko dau museoak, proposamenak batzeko.

Patronatuaren batzarrean zehaztu eben 22 miloe euroko inbersinoa eragingo dauela museoa handitzeko proiektuak. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jarriko dabe diru hori guztia.

Oraintsu amaitu dabe, hain zuzen be, Arte Eder Museoa goitik behera zaharbarritzeko obrea. Urrian, 110. urteurrenagaz bat eginaz, inaugurau zituen instalazino barrituak. Dana dala, Miguel Zugaza museoko zuzendariak behin baino gehiagotan aitatu izan dau espazio gehiago beharrezkoa dala, gaur egungo eraikinak txiki geratu diralakoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu