'Harri bat poltsikoan' idatzi dau Nerea Loiolak

Bizkaie! 2018-06-08 10:07   Kulturea

Umeentzako liburu horretako marrazkiak Rocío Irigoyenek egin ditu.

Xana, istorioko protagonistea, Rocío Irigoyenen marrazkian | Ikusi handiago | Argazki originala

Injinerutza mekanikoan lizentziaduna eta matematika irakaslea da Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985), baina literaturea be jorratzen dau. Umeentzako lehenengo liburua dau Harri bat poltsikoan, Erein argitaletxearen Igelio Igela bildumearen barruan plazaratua.

Lan barri honek 56 orrialde ditu eta zazpi eta hamar urte bitarteko neska-mutilentzat da aproposa. Testuari laguntzen, ilustrazino erakargarriak dakarz edizino honek. Rocío Irigoyen arduratu da horreek marrazteaz.

Aurrerapen legez, Harri bat poltsikoan liburuko pasarte hau zabaldu dau Ereinek:

Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean:

–Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz… hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko!

Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz. Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu