Mikel Martinez eta Patxo Telleria izango dira Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' topaketetan

Bizkaie! 2017-09-15 11:53   Kulturea

Euskal literatura eta abestiaren ganeko berbaldia eskainiko dabe aktoreek.

Eztabaidak Literatureagaz ekimenak denporaldi barriari hasierea emongo deutso datorren asteko martitzenean eta bertan Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek hartuko dabe parte. Euskal kantak eta literaturea izango da berbaldiaren izenburua eta Lutxo Egia idazleak gidatuko dau.

Bilboko antzerkiaren arloan sano ezaguna dan bikote honek urteak daroaz euskerea sustatzen eta bultzatzen euren ikuskizunen bitartez. Euskal musikearen benetako istorioa  antzezlanagaz barriro be agertokietan ikusi ahal izan ditugu. 

Ez dok hiru egitasmoaren bitartez, Euskal Herriko musika imajinarioaren azterketa ironikoa, absurdoa eta dibertigarria egiten dabe.

Antzezlana euskal musikearen ganekoa da. Ez dok hiru izango da agertokian sketch komikoetako batzuk berreskuratzeko atxakia eta, batez be, euskal musikeak eta literatureak (eta bien arteko fusinoak) emon dituan egile handietako batzuen letrak eta poema musikatuak aztertzeko: Laboa, Lete, Gabriel Aresti, Atxaga, Oskorri edo Ruper Ordorika, besteak beste. Ohikoa danez, ekitaldia arrastiko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrerea dobakoa izango da leku guztiak bete arte eta streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu