‘Haizeari begira' liburua argitaratu dau Jon Ariza de Miguelek
2017-09-15 09:27 KultureaPortugaleteko idazleak bigarren elebarria plazaratu dau Elkar argitaletxeagaz.
Ohe hotzak izeneko liburua argitaratu eban Jon Ariza de Miguelek igaz; orain, barriz, Haizeari begira nobelea dakar eskuartean. Biak Elkar argitaletxeagaz plazaratu ditu. Portugaleten jaio eta Bilbon hazi zan idazlea gaur egun Herbehereetan bizi da. Injineru-ikasketak egin zituan.
Bere bigarren liburu honetan izenik bako gizon bat da protagonistea eta Europako uharte txiki bateko hotel zahar baten dago egun batzuk pasetan, aspaldi ikusi bako anaiaren zain dagoala. Leihotik begiratu, eta emakume baten itzala ikusiko dau aurreko eraikinean, kortinen atzean. Jakin-mina piztu jako, ikusmin hori pasino bihurtzen jako, ia-ia obsesino, eta denporea pasetan dau leihoaren ondoan, aurreko andre hori noiz ikusiko.
Ekintzearen eta kontenplazinoaren arteko dilema horrek harrapatua dauko protagonistea: irakurten dituan liburuak ez dauka gero nogaz komentau, bizitzearen esangura estetiko sakonak pasibotasunera bultzatzen dau…
De Miguelek lehendik ezagunak doguzan dohainak erakusten ditu bere bigarren elebarri honetan be: dandy baten dotorezia, sen kritikoa, umore sotila, gogoeta sakonak…
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!