Alvaro Gilen 'Zuk zeuk egin', Guggenheim Bilbao Horma lehiaketearen bigarren emoitzea
2012-04-27 16:36 KultureaÁlvaro Gilen Zuk zeuk egin ikusgai izango da Guggenheim museoko 103B aretoan, maiatzaren 27ra arte. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bigarren lana da artista nafarraren instalazinoa.
Álvaro Gilen Zuk zeuk egin ikusgai izango da Guggenheim museoko 103B aretoan, maiatzaren 27ra arte. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bigarren lana da artista nafarraren instalazinoa.
Instalazioa eskultura bik osotzen dabe, ia itxura berekoak biak. Lanok montetako jaraibideak be lanaren zati dira, ez duake testurik; edonork ulertzeko moduko 17 marrazki dira, hain zuzen be. Zuk zeuk egin etika museora dakar lan honek: serie-errepikapena nabarmentzen dau, baina, modu berean, osogaiek personalizetako aukerea erakuste dau. Eskultura bien osogaiak hainbat modutan antolatu eta ordenau daitekez.
Álvaro Gil Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bost artistetako bat da. Danetara 75 lan aurkeztu ziran. Ekimenaren helburua da EAEko artista gazteek Museoaren 15. urteurrenegaz bat egitea; hori dala eta, 2012an Museoko 103B aretoko horma batean ondoko egileen lanak izango dira ikusgai: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Irantzu Sanzo/Cristian Villavicencio.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!