Selektibidadeko azterketak 9.600 ikaslerentzat gaur hasita

Bizkaie! 2008-06-11 11:32

Danetara, 9.594 ikaslek unibersidade publikoetan sartzeko azterketak hasiko ditue gaur Hego Euskal Herrian. EAEn 7.607 gaztek egingo dabe selektibidadea eta 1.987 ikaslek Nafarroan.

Danetara, 9.594 ikaslek unibersidade publikoetan sartzeko azterketak hasiko ditue gaur Hego Euskal Herrian. EAEn 7.607 gaztek egingo dabe selektibidadea eta 1.987 ikaslek Nafarroan.

EAEn gehienek euskeraz egingo ditue azterketak (% 54,58) eta ganerako % 45,42k gaztelaniaz.

Lurraldeka, Araban 1.009 ikaslek egingo dabe selektibidadea (437k gaztelaniaz eta 572k euskeraz), Bizkaian 3.804k (1.811k euskeraz eta 1.993k gaztelaniaz) eta Gipuzkoan 2.794k (1.904k euskeraz eta 890ek gaztelaniaz).

Lehenengo azterketak 16:00etatik aurrera egingo ditue gaur. Gaztelania, Literatura eta Historia edo Filosofia dira lehen gaiak.

Bihar, eguena, derrigorrezko eta aukeratutako ikasgaien azterketak egingo ditue 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Barikuan, 10:00etatik aurrera, Euskera eta Literaturearen eta aukeratu daben hizkuntzearen (ingelera, frantsesa edo alemanera) txandea izango da.

Selektibitatea egingo daben 7.607 ikasleetatik, 2.659k zientziak aukeratu ditue, 2.170ek osasun arloa, 2.120 gizarte zientziak, 555ek humanidadeak eta 132k bide artistikoa.


Nafarroa

Foru Erkidegoan 1.987 ikaslek egingo ditue Nafarroako Unibersidade Publikoan sartzeko azterketak. Horreen artean, 1.485ek G ereduan (dana gaztelaniaz) ikasi dabe, 408k D ereduan (dana euskeraz) eta 94k A ereduan (euskera eta gaztelania).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu