Kulturaren Euskal Planak bederatzi plan finkatu ditu

Bizkaie! 2008-06-10 13:07

Barrikuntzen artean, besteak beste, erresidentzia kontzeptua garatzeko borondatea dago antzerkiaren sektorean; dantza arloan, barriz, datorren urtetik aurrera dantzarako Baliabide Zentroak egingo ditue hiru euskal uriburuetan, ekimen publikoak eta pribatuak garatzeko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dauen Kulturearen Euskal Planak bederatzi plan finkatu ditu beste horrenbeste kultur sektoretan eta zehaztasun guztiak emoteko sektore bakotxeko ordezkari bat izan Tabakalerako agerraldian. Miren Azkarate Kultura sailburuagaz eta Gurutz Larrañaga sailburuordeagaz batera, han izan ziran Aizpea Goenaga (Antzerkia), Laura Etxebarria (Dantzea), Dora Salazar Arte bisualak), Jose Mari Goenaga (Ikus-entzunezkoak), Jose Mrai Sors (Literaturea, itzulpengintzea eta argitalpengintzea), Blanak Gomez de Segura (Eskulangintzea), Agustin Azkarate (Kultur ondarea) eta Arantza Arzamendi, Kultur Ondarearen zuzendaria).

Barrikuntzen artean, erresidentzia kontzeptua garatzeko borondatea dago antzerkiaren sektorean; dantza arloan, barriz, datorren urtetik aurrera dantzarako Baliabide Zentroak egingo ditue hiru euskal uriburuetan, ekimen publikoak eta pribatuak garatzeko asmoz. Literaturearen sektorean, diru-laguntzinoak emoteko erispideak berraztertuko ditue eta artearen arloan, artearen irakaskuntza sistemearen erabarritzea aurreikusi da.

Miren Azkarate Kultura sailburuak orain arte egindako lanak Kulturearen II. Euskal Planerako bide bat marrazten dauela ziurtatu dau. Orain arteko lana garatzeko hartutako oinarrietako bat da polítika kulturalak osotasunean hartu behar dirala eta, esangura horretan, Azkarate and.ak esan dau Kultura Saila hitzarmenen eta dirulaguntzen programa bat preparetan hasi dala sektore guztiek egiturea izan daien eta euren proiektuak eta ardurak zabaldu daiezan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu