Interneterako sarrera librea, dobakoa eta klaberik bakoa izango da gaurtik aurrera Bilboko Plaza Barrian

Bizkaie! 2008-06-09 18:12

Bilboko Udalak Plaza Barria aukeratu dau ekimen hori martxan jarteko uriko leku enblematikoa dalako, Bilboko biztanleek eta bisitariek asko erabilten daben lekua. Plaza Barria urian eregitako lehenengoa izan zan, eta gaurtik aurrera, wi-fi gunea eta bluetooth teknologia dauen lehenengo gune publikoa da.

Bilboko Udalak eta SPRIk, Bilbo Zaharreko Merkatarien Alkartearen laguntzinoagaz, Plaza Barria uriko lehenengo wi-fi gune bilakatu dabe, Interneterako sarrera librea, dobakoa eta kablerik bakoa izanik. Plana, Promobisa udal soziedadeak bultzatutako Bilbao 2012 Agenda Digitalaren barruan dago, eta Ibone Bengoetxeak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak aurkeztu dau.

Bilbao 2012 Agenda Digitalaren helburu nagusietakoa bilbotar guztiak teknologia barriak eskura izatea eta horreek erabiltea da. Hori dala eta, Bilboko Udalak eta SPRIk, Plaza Barrian, Zazpi Kaleetako erdialdean, wi-fi gunea ezarri dabe. Bertan bluetooth teknologia be egongo da, eskuko telefonoetara informazinoa bialtzeko.

Gune horreetan Internetera era librean eta doban sartu ahal izateko, erabiltzaileak, gaur egungo wi-fi estandarrakaz bateragarriak diran txartel inalanbrikodun ordenagailua edo gailu mobikorra izan beharko dau.

Bilboko Udalak Plaza Barria aukeratu dau ekimen hori martxan jarteko uriko leku enblematikoa dalako, Bilboko biztanleek eta bisitariek asko erabilten daben lekua. Plaza Barria urian eregitako lehenengoa izan zan, eta gaurtik aurrera, wi-fi gunea eta bluetooth teknologia dauen lehenengo gune publikoa da.

Bilbao 2012 Agenda Digitalagaz, Bilboko Udalak bete egiten dau Informazinoaren Gizarteari buruzko Urien eta Tokiko Agintarien Munduko II. Goi Bileran hartutako konpromisoetako bat. Goi bilera horretan markautako konpromisoen artean, 2010erako uri kopuru handiak bere Tokiko Agenda Digitala martxan jartea aurreikusten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu