Microsoftek zentro bat zabaldu gura dau Arrasaten
2007-11-08 14:32MCC taldeko enpresatan apliketako proiektu bat garatuko dau informatikako multinazionalak nahiz eta aurrerago beste enpresa batzuetara zabaltzea baztertu ez. Oraingoz ezer zehatzik ez dagoan arren, Garaiako arduradunek espero dabe 2008 urteko lehen hiruhilekoan zentro barria martxan egotea.
Microsoftek ikerketa, garapen eta barrikuntza arloa jorratzeko Arrasateko Garaia barrikuntza gunean zentro espezializatu bat zabaldu gura dauela zabaldu da egunotan. Oraingoz ez ei dago ezer sinatuta baina Microsofteko iturriek jakinarazo dabenez, honezkero hartu-emonetan dira MCC, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gaia telekomunikazino klusterragaz.
MCCk ez dau zehetasunik emon baina azken urtebetean multinazionalagaz hartu-emonetan dirala adierazo dau. Zabaldu dan informazinoaren arabera, MCC taldeko enpresatan apliketako proiektu bat garatuko dau informatikako multinazionalak nahiz eta aurrerago beste enpresa batzuetara zabaltzea baztertu ez. Oraingoz ezer zehatzik ez dagoan arren, Garaiako arduradunek espero dabe 2008 urteko lehen hiruhilekoan zentro barria martxan egotea.
Munduko software enpresarik handiena da Bill Gatesek zuzentzen dauen Microsoft, 60.000 laguneko lantaldea eta urtero 40.000 miloe dolar fakturetan dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!