Gasteiz-Dublin hegazkinez zentimo bakarra ordainduta
2006-08-10 02:00Ryanair hegazkin-konpainiak Gasteiz-Dublin ibilbidea egingo dau 2007ko urtarrilaren 24tik aurrera. Promozino legez, zentimo bakarrean salduko dabez txartelak (tasak baino ez dira ordaindu behar).
Ryanair hegazkin-konpainiak Gasteiz-Dublin ibilbidea egingo dau 2007ko urtarrilaren 24tik aurrera. Zerbitzu barri horri esker urtero 120.000 bidaiari izatea lortuko dau konpainiak. Orain arte, Gasteiz-Londres ibilbidea baino ez eban eskaintzen eta aurrerantzean, Dublin jomugatzat hartuta, zerbitzu zabalagoa eskainiko dabe.
Danetara 60 lanpostu barri sortuko dabez eta, promozino legez, zentimo bakarra ordainduta (tasak gehitu behar jakoz), Dublinera joateko aukerea izango da.
Carlos Samaniego Sustapen Ekonomikorako diputaduak eta Caitrinona Beggan Ryanaireko marketing eta salmenta zuzendariak azaldu dabenez, ‘zerbitzu barriak promozino turistikorako Arabako Foru Aldundiaren apustu sendoa berresten dau’.
Urtarrilaren 24an jarriko dute martxan ibilbide barria eta astero lau hegaldi izango dira. Dublinetik 06:15ean urtengo dau hegazkinak, Gasteizera 09:30ean heltzeko. Arabako uriburutik 09:55ean urtengo dabe hegaldiek, Dublinera 11:05ean ailegetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!