Indurain eta Chiapucci Umeen V. Bizikleta Jaian

Bizkaie! 2007-11-08 13:50

Ohikoa danez, edadearen arabera hiru ibilbide desbardin egongo dira: errepideko bat, 41,2 kilometrokoa; mountain bike-eko beste bat, 12,2 kilometrokoa eta errepideko hirugarren bat, 8 kilometrokoa eta umeentzako izango dana, jardunaldiko protagonistak.

Derion, zemendiaren 11n izango da ‘Umeen Bizikleta Jaia’ Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, Gela Pedagogikoak eta Laukiz FT alkarteak antolatuta. Parte hartzaileek, 2008an Euskaltel Euskadi Taldean izango diran txirrindulariakaz egoteko aukerea izango dabe, izan be, parte-hartzaileakaz batera egingo dabe ibilbidea, besteak beste, Samuel Sanchez, Haimar Zubeldia, Igor Anton, Iñigo Landaluze, Amets Txurruka, Mikel Astarloza eta Iñaki Isasik. Aurten, gainera, Migel Indurain eta Claudio Chiapucci konbidau ditu Euskaltel Euskadi taldeak.

Ohikoa danez, edadearen arabera hiru ibilbide desbardin egongo dira: errepideko bat, 41,2 kilometrokoa; mountain bike-eko beste bat, 12,2 kilometrokoa eta errepideko hirugarren bat, 8 kilometrokoa eta umeentzako izango dana, jardunaldiko protagonistak. Azken honeek, ibilbidean zehar Euskaltel Euskadiko txirrindulariakaz joango dira, eta talde laranjaren txirrindulari barriakaz be bai. Bizikletazale guztiak konbidatuta dagoz.

Antolatutako ibilbideetan parte hartzeko, izena emotea beharrezkoa eta dobanekoa da eta egun horretan bertan, goizeko 9:00tik aurrera bete daiteke. Ohikoa danez, abiapuntua Seminario Ohiaren aurrealdea izango da, Derion (Bizkaia).

Ibilbideak ez dira planteau lehia kutsuagaz baina izena emoten daben guztiek kaskoa eroan behar dabe. Martxearen amaieran, parte-hartzaile guztientzat horniketa bat egongo da eta dorsala bueltau ondoren erregalu bat egongo da. Horrezaz gan, erregaluen zozketa bat be izango da parte-hartzaileen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu