Bilbao BBK Live jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini ditu

Bizkaie! 2011-02-11 14:25   Musikea

Bonuen eskeintza berezia (90 euro gehi gastuak) amaitu barri, Bilbao BBK Live 2011 jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini barri ditu.

Kaotiko taldeak bigarren bideoklipa grabau barri dau

Bizkaie! 2011-02-11 13:32   Musikea

Boskote arabarrak Reacciona!! diskoko Al final del túnel abestiaren bideoklipa grabau barri dau Gasteizen

Vendettak disko barriko singlerako extrak behar ditu

Bizkaie! 2011-02-09 11:35   Musikea

Talde nafarra Puro infierno bigarren diskoa preparetan dabil egunotan, eta zapatu honetan bertan, zezeilaren 12an, grabauko dabe lehenengo singlearen bideoklipa (Alerta) Tolosako Bonberenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vana Gierig Group & Paquito D'Rivera izango dira 365 Jazz Bilbao programearen lehen protagonistak

Bizkaie! 2011-02-09 10:00   Musikea

Aurten 365 Jazz Bilbao programearen hirugarren urtea izango da, herritarrei urte guztian jazz musikearen kontzertuen eskaintza iraunkorra eskaintzeko asmoz. Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta, programeak lehengo helburuari eutsi deutso, hau da, jazzaren nazinoarteko kartela eskaintzea, kalidade handikoa eta prezio merkeetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Azulejo frio' disko barria atara dau Txarrenak

Bizkaie! 2011-02-09 09:29   Musikea

Taldea zuzenean ikusteko lehenengo aukera martiaren 4an izango da, Atarrabiako Totem aretoan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jesus Egigurenen 'Kindly Symphony' estreinauko dau

Bizkaie! 2011-02-04 10:04   Musikea

Partitura hau, EOSek euskal konpositoreen produkzinoaren sorkuntzea eta zabalkuntzea bultzatzeko politikearen barruan eskatutako obren katalogoari batzen jako. Bonu-programa barri honi jagokozan kontzertuak zezeilaren 5ean Gasteizko Principal Antzokian, 7an eta 10ean Donostiako Kursaal Auditoriumean, 8an Iruñeko Baluarten eta 9an Bilboko Euskaldunan izango dira.

Badator X. Break On Stage 2011

Bizkaie! 2011-02-03 17:18   Musikea

Break On Stage jaialdiak 10 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko, Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena ekarriko dabe Bilbora. Apirilaren 9an, Bilboko Kasilla Kirol Gunean egingo da X. Break On Stage jaialdia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

U2 taldeak maiatzean argitaratuko dau disko barria

Bizkaie! 2011-02-02 17:24   Musikea

Taldeko managerrak zehaztu dau lan barriaren produktorea Danger Mouse dala, eta seguruenik ez dala Songs of Ascent deituko, zurrumurru askotan izenburu hori agertu arren.

Bilboko Udal Musika Eskoleak interprete gazteen zikloa aurkeztuko dau Musikeneren kolaborazinoagaz

Bizkaie! 2011-01-28 11:50   Musikea

Dobako sarrerea izango daben ekitaldi guztiak, BilbaoMusikako (Sorkunde, 8) Auditorioan izango dira 19:30ean. Lehenengo hitzordua gaur izango da, urtarrilak 28, Double Sided! laukoteagaz eta eurek sortutako jazz doinuak eskainiko ditue.

Amy Winehouse Bilbao BBK Live jaialdian izango da

Bizkaie! 2011-01-26 14:49   Musikea

Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles taldeek be eskainiko ditue kontzertuak

Amy Winehouse 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Gaur egindako deialdian jaialdiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean egingo dan Bilbao BBK jaialdiaren seigarren edizinoan parte hartuko dau eta izen gehiago be iragarri ditue: Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Rat-zinger bilbotarrak amorruz josita datoz

Bizkaie! 2011-01-26 14:46   Musikea

Anarko, Sucio Sistema, Nok, Zer Bizio! eta beste talde batzuetan ibilitako lagunak dagoz egun Rat-zinger taldean eta gaur Bilbon aurkeztu dabe amorruz betetako 14 kantuz osotutako lehenengo diskoa, igazko zezeilean eta martian Bilboko Koba estudioetan grabautakoa. Oinarrian disko rockeroa, kopla bakoa izan arren, boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dabe.

Wilko Johnson gitarrajoleagaz abiatuko da Music Legends zikloa

Bizkaie! 2011-01-24 14:26   Musikea

Johnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Musika Bandeak Javier Eguillor izango dau lagun 2011ko denporaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2011-01-21 15:00   Musikea

Lehenengo hitzorduan, bilbotarrek Javier Eguillor Valentziako Orkestra Sinfonikoko Tinbal bakarlariaren kolaborazinoaz gozetako aukerea izango dabe. Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 23an, 12:00etan. Sarrerak 2 euroan dagoz eskuragarri Jauregiko txarteldegian kontzertu egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean be.

Euskadiko Soinuak-ek 10. urtez parte hartuko dau musika industria eta teknologia azokarik handienean

Bizkaie! 2011-01-20 11:39   Musikea

Euskadiko Soinuak-en parte-hartzeak interes berezia dauka aurten euskal kantari bat Midem azokan zuzenean joteko hautatu dabelako. Petti kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu daukaz honezkero baieztatuta.

I. Euprel Saria Eugenio Gandiagak jaso dau

Bizkaie! 2011-01-19 16:24   Musikea

Zuzeneko musikea sustatzen daben Euskal Herriko hainbat enpresa batzen dituan elkarte honek sorturiko sari honen bidez, Euskal Herriko musika industria garatzen eta bultzatzen eginiko lana jentaurrean autortu eta eskertu nahi dau Euprelek.

Gatibuk bigarren kontzertu bat emongo dau Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2011-01-19 14:13   Musikea

Kontzertua, zezeilaren 12an, gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburu-dendan, Gernikako Ospa tabernan eta www.kulturalive.com atarian eskuratu ahal izango dira 10 euroan.

'Neguko Bidaia' Kontzertuen III. Zikloa urtarrilaren 21etik zezeilaren 18ra arteko barikuetan izango da Getxon

Bizkaie! 2011-01-18 14:33   Musikea

Lehenengo kontzertua datorren barikuan, urtarrilaren 21ean, izango da Khantoria antxinako musikako taldearen eskutik. Bere helburua obra barrokoak eskaintzea da eta Ander Barrojalbizek (bibolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klavezin eta organoa) osotzen dabe.

Love of Lesbian taldeko abeslariak parte hartuko dau BBK Aretoaren 'Musikalan' jardunaldietan

Bizkaie! 2011-01-17 14:47   Musikea

Love of Lesbian taldeko abeslariaren saioa, hilaren 20an, 20:00etan hasiko da. Sarrerak BBKren kutxazainetan jaso daitekez 3 euroan BBK-ko txartelak erabil ezkero eta 6 euroan beste erakundeetako txartelakaz.

Bob Marley reggae musikearen mitoaren jaiotzearen urteurrena ospatuko dabe Bilbon eta Iruñean

Bizkaie! 2011-01-17 14:42   Musikea

Mundu osoko hainbat uritan egiten dan proiektu oso baten barruan Marley omentzeko egiten diran ospakizunak antolatzen dira. Uri nabarmenenak Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston edota New Yorken izaten dira. Ganera, 2011. urtean 30 beteten dira Bob Marley hil zanetik, musikeak eta zaleek reggaea mundu osoan ospetsu egin eban artista ahaztu ez arren.

Musika sinfonikoa ikastetxeetara eroango dau SinfoKids proiektuak

Bizkaie! 2011-01-17 01:00   Musikea

SinfoKids musikea eta hezkuntzea buztartzen dituan ekimena da, gazteen artean musika klasikoa zabaltzeko helburuagaz.