Baxoa % 100 euskeraz

Bizkaie! 2015-07-07 15:31   Euskerea berbagai

Azken urteetan legez, aurten be Seaskako Etxepare lizeoko ikasleen % 100ek lortu dau Baxoa, are gehiago, lehen kolpetik lortu dabe. Poztekoa da jakina, ikasleen % 100ek lortu izana Baxoa eta lehen kolpetik. Ganera, 59 ikasleetatik 46k aitamena edo mentzinoa lortu dabe, hau da, % 78k.

Euskerearen ganeko jarrera eta eretxien ikerketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-06-30 15:28   Euskerea berbagai

Oso modu laburtuan adierazoko dodaz ikerketa honen irakurketatik ateratzen dodazan emoitza nabarmen batzuk, kontuan hartzekoak baitira hizkuntza politika garatzerakoan, herritarren gogoa, borondatea eta atxikimendua giltzarriak baitira ezein hizkuntza politikaren arrakastarako.

Gaizka Garitanok Bai Euskarari Laguna saria jasoko dau Donostian

Bizkaie! 2015-06-26 11:55   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari emongo jako, azken urteotan, lidergo gaitasun sendoa erakusteagaitik eta hain mediatikoa dan futbolaren munduan euskeraz era koherentean jokatzeagaitik. Agerraldi publikoetan euskerea lehenesteko orduan sortzen diran zailtasunei aurre egiten jakin dau eta eredu bat eskaini deutso hiztun komunidadeari, nabarmendu dabe.

Labayru Fundazinoak esamolde eta lokuzinoak batu ditu Hiztegi Fraseologiko barrian

Dabi Piedra Robledo 2015-06-25 14:17   Euskerea berbagai

Gaztelaniazko 3.500 lokuzinotik gora dakarz Labayruren Hiztegi Fraseologikoak, hareen euskerazko ordainakaz batera. Eten barik barritzen joango dan tresnea izango da, on-line hiztegi batek emoten dituan abantailei esker. Labayruren hiztegiak konsultau ahal izateko, webgune barritua atondu dau Fundazinoak: hiztegia.labayru.eus

Eusko Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak eleaniztasunaren interesak defendidu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-06-19 11:03   Euskerea berbagai

Bilera hau hiru instituzinoek sinatutako hizkuntza politikearen alorrerako Lankidetza Protokoloaren markoaren barruan sartzen da. Bilereak hiru Gobernuek euren indarrak batzeko eta Estadu eta Europa mailan eleaniztasunaren interesak defendiduteko balio izan dau, baita euskerearen, katalanaren eta galegoaren bizibarritze prozesuetan bizitako esperientziak konpartiduteko be.

Farmazia-hiztegi barria sarean

Bizkaie! 2015-06-17 17:32   Euskerea berbagai

Farmazialariek euren eguneroko zereginetarako behar daben oinarrizko terminologia batzen dauen hiztegi barria aurkeztu dau FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Danetara, euskerazko eta gaztelaniazko 3.642 sarrera batzen ditu hiztegi barriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuta dagoz sarrera horreek.

Mesopotamiako zibilizazinoetako persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-06-15 12:13   Euskerea berbagai

Danetara, 60 persona-izen eta izen mitologiko batu ditue araura, Sumer, Akad, Asiria, Babilonia, Media, Amenestarren Inperio eta Lidiakoak. Erispideak emoten dira, eta zerrenda eleaniztun bat eskaintzen da ondoren. Hori guztia agiri da 175. arauan: Antxinako persona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia.

Dagigun! lemapean etorriko da 2016ko Ibilaldia

Bizkaie! 2015-06-15 10:42   Euskerea berbagai

Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek Ibilaldiaren jatorrizko kontzeptura itzuli nahi dabe, hau da, alegia parte-hartzaileek euskereagazko, ikastolen proiektuagazko eta, batez be, ikastolek Euskal Herriaren euskalduntze eta egituratze prozesuan egin daben lanagazko konpromisoa erakusteko balio izango dauen Ibilaldia egin nahi dabe. Jai giroan, baina atxikimendua erakutsiz.

Herritarrek ipinitako kexei esker aldaketak igarten dirala dino Behatokiak

Dabi Piedra Robledo 2015-06-11 14:33   Euskerea berbagai

Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren 2014ko txostenean jasoten danez, euskerea ezin erabilteagatik herritarrek ipinitako kexak ez dira gitxitu. Zenbaki zehatzik ez dabe emon nahi izan, kexa bakar baten atzean persona askori eragiten deutsen kasuak egon leitekezalako eta, beraz, kopuru zehatzak ez diralako hizkuntza eskubideen urraketen neurriaren erakusle ona. 

'Piztu euskerea' lemapean ospatuko da Araba Euskaraz Gasteizen bagilaren 14an

Bizkaie! 2015-06-11 11:28   Euskerea berbagai

Datorren domekan, 14an, izango da aurtengo Araba Euskaraz; Oiongo ikastoleak antolatuko dauen arren, Gasteizen izango da jaia, eta Arabako ikastola guztien laguntzinoa jasoko dau.

Dana prest Elgoibarren, domekan Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egiteko

Bizkaie! 2015-06-05 11:30   Euskerea berbagai

Gustatzen jata, jaku lemapean dator aurten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta. Elgoibarko Herri Eskolan bertan egingo dabe edegiera ofiziala, 11:00etan.

346 kexetatik 342 kasutan euskerearen erabilera ezagatik gertatu da eskubide urraketea

Bizkaie! 2015-06-04 12:54   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Herri Administrazinoetan Hizkuntza Normalizetako zuzendari Joseba Lozanok Elebideren 2014ko jarduera-txostena aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean, Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean. Agerraldia sailak berak eskatuta antolatu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Milaka lagun eta giro ezin hobea, Ibilaldian

Bizkaie! 2015-06-01 12:25   Euskerea berbagai

Milaka lagun batu ziran atzo Bilbon, Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen jaian, Harro ibili lemapean. Harrobia ikastolea izan da aurtengo antolatzailea, Lanbide Heziketako ikastetxea. Antolatzaileak gustura dagoz: Ibilaldiaren lekukoa hartu zanetik jakin bagenkien erronka handia zala, Bilbon holango ekimena antolatzeak zailtasun bereziak daukaz, eta harro esan geinke horreri danari aurre egin jakola. Zorionak, Ibilaldia!.

Ber2Tek, hizkuntza, ahots eta multimedia-teknologiak hizkuntzen industriaren zerbitzura

Bizkaie! 2015-05-27 18:35   Euskerea berbagai

Ber2Tek proiektuaren helburu nagusia izan da hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertzea eta ikerketearen emoitzak aplikazino bihurtu eta jentearen eskura jartea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Aniztasunean euskeraz biziz' lemapean dator Eskoriatzan egingo dan Auzoko egitasmoaren bigarren jaia

Bizkaie! 2015-05-21 11:52   Euskerea berbagai

Bigarren urtez ospatuko da, Auzoko egitasmoa martxan daben herri guztietako parte-hartzaileak alkartuko dituan jaia. Eskoriatzan izango da oraingoan hitzordua, maiatzaren 23an, zapatuan, goizeko 11:30ean hasita. Herritar guztientzat zabalik dagoan egitaraua atondu dabe horretarako, euskerea ardatz hartuta, jatorri desbardinetako hizkuntza eta kulturak be ezagutu ahal izateko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko X. Mintza Eguna Beran izango da aurten maiatzaren 30ean

Bizkaie! 2015-05-20 14:07   Euskerea berbagai

Bazkarirako izen-emotea maiatzaren 26ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Bazkariko txartelak 17€ balio dau eta menu berezia behar dabenek aldez aurretik jakinarazo behar dabe.

'Gabriel Arestiren ondarea' zikloan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2015-05-19 12:47   Euskerea berbagai

Maiatzaren 25etik bagilaren 5era bitartean, Deustuko Unibersidadeko DeustoBide Herritartasun Eskoleak Gabriel Arestiren ondarea izeneko jardunaldiak egingo ditu, Gabriel Aresti kultura alkartearen laguntzinoagaz. Izena emoteko epea eguaztenean, hilak 20, amaituko da.

Bilbon dana prest dago 37. Ibilaldia jaia ospatzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-05-14 15:47   Euskerea berbagai

Maiatzaren 31n Bilbo ganezka egotea espero dabe Ibilaldiako antolatzaileek, hain zuzen be, 150.000 lagun inguru batu daitekez. Harrobia Lanbide Heziketako ikastolea da aurtengo antolatzailea. Bost gune eukiko ditu Ibilaldiak, lehenengoa ikastolan bertan, San Frantzisko auzoko Harrobia plazan.

Hezkuntzako 300 profesionaletik gora Getxolinguae 2015 jardunaldian

Bizkaie! 2015-05-13 18:05   Euskerea berbagai

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen dauen Heziberri 2020 Planaren barruan kokatzen dan ekimenean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko euren jarduera egokiak azaltzen eta ezagutarazoten dagoz gaur Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsetan izenburupean.

AEK-k udako matrikulazino kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2015-05-04 17:59   Euskerea berbagai

Informazino gehiago eskuratu edo izena emon nahi dauenak, ondoko bide honeek ditu eskura: 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakiak; AEK-ko edozein euskaltegira joatea; www.aek.eus webgunea; eta udabarnetegiak@aek.org posta elektronikoa.