AEK-k astegoienean aurkeztu dau mintzapraktika egitasmoetarako izen-emote kanpainea

Bizkaie! 2015-09-21 10:44   Euskerea berbagai

2015-16 ikasturtean be, AEK-k abian jarri ditu mintzapraktika programak; joan dan zapatuan, egitasmoaren aurkezpena egin dau, Lotsarik barik, praktikau geugaz lelopean.

Aurten be euskeraz biziteko gogoa arin-arinka adierazoteko aukerea izango da

Bizkaie! 2015-09-18 15:10   Euskerea berbagai

Laugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskeraz bizi nahi dot herri-lasterketak. Ekimen honek, euskeraz biziteko nahiaren inguruan alkarlana bultzatzea dau helburu. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan eta Kontseiluak herritarrak animau nahi ditu lasterketok antolatu eta parte hartu deien.

'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren japonierazko bersinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-09-17 14:47   Euskerea berbagai

Sho Hagio eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldunduak arduratu dira euskerazko libururik zaharrena euren hizkuntzara itzultzeaz. Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuorde Patxi Baztarrikaren eta Etxepare Institutuko Aizpea Goenagaren laguntzinoagaz aurkeztu dabe itzulpena Donostian. Linguae Vascomun Primitiae 1545ean argitaratu zan. Bernart Etxepareren lan hori euskeraz idatzitako lehenengo liburua da.

Igorreko Euskerearen Egunean euskal literaturea izango dabe ardatz

Bizkaie! 2015-09-15 18:11   Euskerea berbagai

Urriaren 19an egingo da Igorreko Euskerearen Eguna, Inbiu izenekoa. Euskerazko liburuak irakurteko zaletasuna bultzatzea izango da aurtengo helburuetako bat. Horretarako, nork bere etxean daukazan liburuak plazara atara eta trukea egiteko deia zabaldu dabe. Ginkanea antolatu dabe, hori be literaturearen inguruko gaiakaz. Ondo pasetako eta jan-edanetarako tartea be ez da faltauko.

'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-09-10 18:11   Euskerea berbagai

Udalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekimenak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-09-09 15:28   Euskerea berbagai

Aurkeztutako ekimenen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.

Latin eta greziar persona-izen klasikoen araua osotu, eguneratu eta emendau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-09-08 10:14   Euskerea berbagai

Arauaren lehen bersinoak 357 izen batu zituan. Orain, barriz, 209 izen gehiago erantsi dira. Greziar eta erromatar persona-izenez gan, beste zibilizazino eta inperio garaikide garrantzitsu batzuetako persona-izen batzuk be sartu dira, besteak beste, Kartago, Fenizia, Partia eta abarretakoak (Hanibal, Hasdrubal, Kosroes, Mitridates, Seleuko…) 

'Euskera praktikoa' lemapean, AEK-k ikasturte barrirako matrikulazino kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2015-09-03 11:12   Euskerea berbagai

Kanpainea Euskara praktikoa goiburupean egingo da. Azken urteotako ideatan sakonduta eta AEKren betiko izakereari eutsita, aurtengo kanpainan euskerea egunerokoan edo lanean erabili nahi dabenek metodo eraginkorra topauko dabela AEKn azpimarratu nahi izan dau. Euskera praktikoa, eguneroko preminei aurre egiteko bideratuta. Idea horixe da: AEKgaz lortuko dozue nahi dozuen guztia ulertzea, nahi dozuen guztia esatea, azaldu dabe.

Aitor Elizegi sukaldariak be bat egin dau Poziktibity ekimenagaz

Bizkaie! 2015-08-31 13:54   Euskerea berbagai

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Aitor Elizegik, Bascook jatetxeko sukaldari ospetsuak, Poziktibity proiektuaren 2015. urteko bigarren bideoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Erriberako merkatuan. Aurkeztu dan bideo berriak jentea euskerea ikastera animau nahi dau.

Afasiko elebidunak

Bizkaie! 2015-08-26 14:42   Euskerea berbagai

EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakasle Amaia Munarrizek egindako lanak afasia dan hizkuntza patologia eta elebitasunaren azterketea buztartu ditu. Burmuineko lesino baten ondorioz, hizkuntzan sortutako arazoak elebidunen bi hizkuntzetan zelan azaltzen diran ikertzen ahalegindu da, horretarako hainbat hizkuntza osogai aztertuz.

Atzerriko unibersidadeetan euskerea irakasteko prestakuntzea emongo dau Etxepare Institutuak

Bizkaie! 2015-08-21 12:28   Euskerea berbagai

Atzerriko irakaskuntza zentroetan euskera arloko irakurle izan nahi dabenei zuzendutako ikastaroa izango da. EHUk eta Etxepare Euskal Institutuak alkarlanean antolatu dabe, irailetik zemendira. Donostian emongo ditue klaseak. Irailaren 1etik 15era egin leiteke matrikulea eta plaza kopuru mugatua dagoala ohartarazo dabe.

Medikuntzako ikasleek jasoko dabe aurten Euskara Saria Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-18 09:52   Euskerea berbagai

Hau Pittu Hau konparseak urtero emoten dau Euskara Saria, euskerearen alde persona eta alkarteek egiten daben ahalegina saritzeko asmoz. Aste Nagusian emoten dabe saria eta, aurten, EHUn medikuntzea euskeraz ikasten dabilzan ikasleei egingo deutse gorazarre. Saria bera, abuztuaren 24an emongo dabe konparsearen txosnan. Gaur egun, oraindino ezin dala medikuntzako gradua euskera hutsean ikasi gogoratu eragin dau Hau Pittu Hauk eta, hortaz, ikasle horreen aldarrikapenagaz bat egiten dauela.

Bibliako persona-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-08-17 12:16   Euskerea berbagai

Arauaren sarreran, zehatz-mehatz aitatzen dira grafien inguruko jakingarriak. Erispide horreei jarraituz moldatu dira Bibliako persona-izenen zerrendak, Itun Zaharrekoak zein Itun Barrikoak. Kontuan hartu dira, era berean, literatura-tradizinoa, Eleizen arteko Biblia eta euskerazko entziklopediak. Arauan, danetara, 202 izen jaso dira.

Eugenio Arraiza euskalzale eta kulturgilea hil da

Bizkaie! 2015-08-14 15:05   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzako idazkari, Eusko Kultur Fundazinoko arduradun eta Euskalerria Irratiko sortzaileetako bat izan zan, besteak beste, Eugenio Arraiza. Euskerearen alorrean, batez be Nafarroan, ibilbide oparoa egin eban eta kulturgintzan be jardun zan. 79 urtegaz hil da eta asteburuan egingo deutsie azkanengo agurra.

Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da

Bizkaie! 2015-08-04 18:28   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak jakineragin dauenez, Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da, abuztuaren 3an, Japonian. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak emon dau heriotzearen barri. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben Tamura eta, 2000n, ohorezko. Euskerea ez eze, ainu hizkuntzea be sakon aztertu eban.

C hepatitisagaz lotutako euskerazko berben glosarioa atara dau UZEIk

Bizkaie! 2015-07-28 13:21   Euskerea berbagai

Gaur, garagarrilak 28, Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Ganera, C hepatitisak zeresana emon dau geurean azkan aldi honetan, Osakidetzaren eta gaixotasun horrek jotakoen alkartearen arteko tirabirak dirala eta. Hartara, UZEIk 'C Hepatitisaren glosarioa' dalakoa osotu eta argitaratu dau. Gaixo horregaz lotutako euskerazko terminoak batu ditue.

Ramon Piñeiro eta Koldo Mitxelena gogoan izango ditue irailean, EHUko Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2015-07-27 11:08   Euskerea berbagai

'Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramon Piñeiroren ekarpenen harira' izenburupean, mintegia egingo dabe Donostiako Miramar Jauregian, irailaren 1ean eta 2an. EHUko Udako Ikastaroen egitarauan sartzen da. Mitxelena eta Piñeiro hizkuntzalarien jaiotzearen mendeurrena dala eta, omenaldia egin nahi deutsie mintegi horregaz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Errotuluak eta webguneak euskeratzeko, dirulaguntzino deialdia zabaldu dau Durangoko Udalak

Bizkaie! 2015-07-21 10:37   Euskerea berbagai

Durangon euskerea bizibarritzeko plan nagusiak jasoten dauenari helduta argitaratu dau Udalak dirulaguntzinoak jasoteko deialdia. Kanpoko errotuluak edota webgunea euskeraz be ipinten dituen Durangoko alkarte eta enpresek parte hartu ahal izango dabe. Urriaren 30era arte dago deialdia zabalik.

Erosketak euskeraz egitera animetako, lelo bila hasi dira Eibarren

Bizkaie! 2015-07-20 15:43   Euskerea berbagai

Eta Kitto euskera alkarteak bultzatuta, 'Dendariak Berbetan' ekimenaren barruan, eratu dabe ideia bilketea. Hilaren 22tik aurrera jasoko ditue proposamenak. Herritarrek erosketak euskeraz egin daiezen animetako, lelo barria topetea da helburua.

 

Atzerriko lau itzultzailek euskeraz ikasiko dabe, gero euskal literaturea euren hizkuntzetara eroateko

Bizkaie! 2015-07-20 14:52   Euskerea berbagai

Atzerriko lau itzultzailek egonaldi luzea egingo dabe Euskal Herrian, euskeraz ikasteko. Asmoa da, euretako bakotxak euskerazko literatur lan bat itzultzea, euren herrialdean gure kulturea ezagutzera emoteko asmoz. Lituania, Bulgaria, Eslovenia eta Poloniatik datoz itzultzaileak. Donostia 2016, EIZIE eta Etxepare Institutua dira bultzatzaileak.