III. Argia Ereiten Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko azken egunak

Bizkaie! 2012-11-05 16:36   Euskerea berbagai

Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz, Getxoko Udalak Argia Ereiten Getxoko Euskara Sariaren hirugarren edizinoa dauka martxan.

Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an euskerearen doodle bat jarteko eskatu deutso Google-i

Bizkaie! 2012-10-31 17:37   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, Eusko Ikaskuntzak ikusgarritasuna emon gura deutso euskereari sarean, eta nazinoarte mailan biltzaile nagusia dan Google gunean euskereak bere ikur propioa izan daian eskatu deutso.

Euskeraz egingo dogu BECatu

Bizkaie! 2012-10-26 12:33   Euskerea berbagai

BEC erakustazokan euren ibilbide profesionala euskeraz garatzen daben puntako 5 euskal taldek bilbotarroi eta inguruetatik etorriko diran hainbat eta hainbat laguni euskeraz gozau eta dibertiduteko aukerea emongo deuskue. BECatu Festibalaz gabiz, esan dau Galder Lizarraldek.

Lazarraga Sarien bigarren edizinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-10-22 17:14   Euskerea berbagai

Lazarraga Sarien bigarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edo personak saritzea eta euron ahalegina autortzea da sarion helburu nagusia.

Andres Urrutia euskaltzainburu izango da beste lau urtean

Bizkaie! 2012-10-22 13:37   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak hurrengo lau urtetarako zuzendaritzea barriztu eban barikuan, Bilbon. Andres Urrutia izango da euskaltzainburua beste lau urtean.

Dictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / français-basque aurkeztu dabe Baionan

Bizkaie! 2012-10-19 12:49   Euskerea berbagai

Dictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / français-basque hiztegiaren edizino barri hau Elhuyarrek argitaratzen dauen bigarrena da, eta, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ohiko berba arruntakaz batera, berba teknikoak eta zenbait egitura gramatikal eta esapide batzen ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arabako berbalagunek Arabako II. Mintza Eguna ospatuko dabe zapatuan Murgian

Bizkaie! 2012-10-18 18:24   Euskerea berbagai

Topaguneak eta Zuia Kuadrillako Mintzalagunak Arabako II. Mintza Eguna antolatuko dabe Murgian zapatuan, urriaren 20an. Egun osoko egitaraua atondu dabe, mintza-probak, herri bazkaria, musikea, janztea, bertsoak eta abar.

'Kolore&hitz' lemapean, datorren domekan Zizurren dogu hitzordua Nafarroa Oinezegaz

Bizkaie! 2012-10-18 12:54   Euskerea berbagai

Nafarroako Ikastolen Alkarteko zuzendari Pello Mariñelarenak ikastolen jaian parte hartzera deitu ditu herritarrak; 32. aldia izango da aurtengoa; danera, 200 kilometro inguru egin doguz. Ikastolen jaiaren erronka garbia dala erantsi dau Mariñelarenak: euskerea Nafarroa osoan ofizial izatea, eta irakaskuntzan sendotzea, batez be unibersidadean, hor egiten dauelako huts.

Euskera batuaren ingurumarian, 'Zazpi ebidentzia birjaiotzarako' Xabier Amurizaren gogoetak jasoten dituan liburua plazan

Bizkaie! 2012-10-11 17:53   Euskerea berbagai

Xabier Amurizaren Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku) egile beraren Euskara batuaren bigarren jaiotza saiakerearen jarraipena da, egileak berak azaldu dauenez. Batuaren birjaiotza sakon bat aurkeztu dau egileak, bersino zentratuago bat emon gura izan dau, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz.

Euskeratik euskerarako hiztegia aurkeztu dau Euskaltzaindiak, adibideduna

Dabi Piedra 2012-10-03 15:44   Euskerea berbagai

Hiztegi Batuaren korpusean oinarrituta, 20.000 berba batu ditue Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lanean. Ibon Sarasolak gidatutako taldeak euki dau proiektuaren ardurea eta, azkenean, urte luzeetako helburua izan dan hiztegiak argia ikusi dau, euskerearen munduan erreferentzia izateko asmoz.

Arian A2.1 euskerea ikasteko metodoa plazan

Bizkaie! 2012-10-02 11:15   Euskerea berbagai

Arian euskerea ikasteko metodo lez sortu zan, ikasleak eguneroko hainbat egoeratan komuniketan ikasteko helburuagaz. Horretarako, Arian metodoak komunikazinoan oinarritutako ekintzak proposatzen ditu, euskera-ikasleak ulermena eta erabilerearen bidez hizkuntzea menperatu daian.

Eskaintzea euskeraz daben Getxoko 28 akademien barri zabaldu dau Udalak liburuxka batean

Bizkaie! 2012-10-02 10:58   Euskerea berbagai

Ekimena, GEHI euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskolatik edo lanetik kanpo egiten diran jarduerak euskeraz egin ahal izatea, hizkuntzearen erabilerea sustatze aldera, eta horretarako akademien datuak batu doguz getxotarrei helarazoteko, azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Dana prest Andoainen domekan Kilometroak jaia hartzeko

Bizkaie! 2012-10-01 18:17   Euskerea berbagai

Aita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zornotzako Barnetegiak 20 urte

Bizkaie! 2012-09-28 14:45   Euskerea berbagai

Zornotzako Barnetegiaren jarduna, batez be, euskera eskolak emotea izan da zabaldu zanetik, eta 20 urteotan handik pasau diran ikasleak 20.000tik gora dira.

'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-09-27 15:33   Euskerea berbagai

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak. Aurkezpena bariku eguerdian egin dabe, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Kontzeptu ugari bildu eta landu ditue, arlo biren ganean: etxe-abereak eta etxea bera.

Bihotza edegiteko deia egin deutsee mintzalagunek ganerako euskaldunei

Bizkaie! 2012-09-24 18:03   Euskerea berbagai

Gaur egun, 5.000 lagun dabilz mintzapraktika programetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskeraz berba egiteko laupabost laguneko taldeak osotzen ditue.

Euskereak beteko dau Bilboko Alondigea hilaren 25ean, I. Berbaguneari esker

Bizkaie! 2012-09-21 15:44   Euskerea berbagai

Euskaldunak, taldeka, mahaiaren inguruan batu eta alkarregaz berbetan ipintea da Berbagunearen funtsa, holan, euskerearen erabilereari bultzadea emoteko. Bilboko erdigunean egingo dabe Berbagunearen lehenengo ekitaldia, uriburuan be euskerearentzako lekua badagoala erakusteko.

Euskerea ikasteko deia egin deutsee euskaltegiek herritarrei

Bizkaie! 2012-09-20 17:42   Euskerea berbagai

Ikasteko bidaia egin ezkero, bidaia hori aberasgarri eta suspergarri izaten dogu. Gure izatea hobeto ezagutzen dogu, gure inguruaren izenak eta izanak egokiago barruratzen doguz eta horretaz kanpo be, gauza gara egunero gure sentimenduak euskeraz kanporatzeko, gure lana euskeraz egiteko, gure laguntaldean euskeraz berba egiteko...

Euskal Herrian zehar euskeraz bitzeko gogoa adierazoko dabe herritarrek herri-lasterketen bitartez

Bizkaie! 2012-09-17 15:18   Euskerea berbagai

Irailaren 22an izango da ekimena. Euskal Herriko hainbat herritan, 50tik gora herritan egingo dira herri-lasterketak. Familia giroan lasterka egiteko konbita luzatuta, ibilbideak be guztiontzat moldatutakoak izango dira. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, familia giroan egiteko modukoak baino. Euskeraz biziteko nahia da asmoa.

Langunek euskal enpresetako hizkuntzen erabilera, kudeaketa eta trebakuntzeari buruzko erretratua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-09-14 16:45   Euskerea berbagai

Azterketearen helburua izan da euskal enpresetako hizkuntzen erabilereari, kudeaketeari eta trebakuntzeari buruzko erretratu eguneratua egitea, enpresa ikuspuntutik, langile/ikaslearenetik eta hizkuntza-industriako profesionalen ikuspuntutik. Horretarako, 437 enpresak, hizkuntzak ikasten dituen 300 langile/ikaslek eta hizkuntzen industriako hogeita hamar bat profesionalek parte hartu dabe.