Urratsez urrats helmugaraino!

Bizkaie! 2012-09-12 15:07   Euskerea berbagai

Aurtengo Euskaragidan, barrikuntza moduan, eskualdera heldu barriak diranentzako Ongi Etorri atala sortu da. Atal hau 7 hizkuntza desbardinetan dago: euskeraz, gaztelaniaz, arabieraz, ingelesez, errumanieraz, txineraz eta frantsesez. Bertan, euskerara hurreratzeko Aisa ikastaroen barri emoten da, besteak beste.

Kontseilua, Galesko Cymdeithas-en 50. urteurreneko ekitaldietan

Bizkaie! 2012-09-11 12:29   Euskerea berbagai

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao Gales-Cymrun-en izan da, Cymdeithas yr Iaith Gymraeg (Galesaren Gizarte Mobimentua) erakundearen 50. urteurrenaren ekitaldian, eta bertan gizarte zibil antolatuak hizkuntza gitxiagotuen berreskurapen-prozezuan dauen garrantziaz egin dau ekarpena.

Euskerea, euskal kulturea eta historia aztertzeko ikastaroa abian da La Platako Unibersidade Nazionalean

Bizkaie! 2012-09-06 11:39   Euskerea berbagai

Aste honetan, irailaren 3an, astelehenean, hasi da Buenos Airesko La Platako Unibersidade Nazionalean (UNLP) euskerea, euskal kulturea eta historia aztertuko dituan ikastaroa. Eusko Jaurlaritzeak eta unibersidade argentinarrak sinatutako hitzarmenaren ondorioa da eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz antolatutako mintegia da ekimen hau.

AEK-k euskera eta helduen euskalduntzea aintzat hartzea eta laguntzarik ez murriztea eskatu deutse erakundeei

Bizkaie! 2012-09-05 12:40   Euskerea berbagai

Euskara bizia lemapean, AEK-k eskaintza oparoa dakar ikasturte honetarako be, euskerea ikasi edo hobetu nahi daben guztiei begira. Urritik bagilera euskerea ikasteko makina bat aukera eskainiko dau, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskera maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza.

Japoniako bisitariak Euskaltzaindian

Bizkaie! 2012-09-04 17:17   Euskerea berbagai

Hisao Ishii irakasleari sano interesgarriak begitandu jakoz izenen normalizazinoaren inguruan egon diran gorabeherak eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa.

'Enpresarean' euskeraz behar egiten daben enpresen lehenengo azokea Donostian izango da, urriaren 2an

Bizkaie! 2012-07-26 17:53   Euskerea berbagai

Enpresarean euskeraz lan egiten daben enpresen lehenengo azokea urriaren 2an egingo da, Donostiako Kursaal jauregian. Ekimenak enpresen arteko alkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile barriak topetea dau helburu.

Euskal Onomastikearen Datutegi eguneratua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-07-25 18:14   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastikearen Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean, Akademiak jakinarazo dauenez.

Euskerearen Aholku Batzordeak onartu dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana

Bizkaie! 2012-07-19 12:02   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeak onartu barri dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana. Eusko Jaurlaritzeak garagarrileko azkenengo gobernu batzarrean bialduko dau Legebiltzarrera, eta uda ostean eztabaidatuko dabe. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 330 ekintza aurkeztu ditu, 16 arlotan lantzeko

Jaurlaritzeak eta Euskal Erakunde Publikoak 1,6 miloe erabiliko dabe Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2012-07-18 11:22   Euskerea berbagai

Bi erakundeen artean 1.600.000 euroko dirutzea jarri dabe Ipar Euskal Herriko alkarte eta eragileek aurkeztutako euskerearen sustapena eta garapena bilatzen dauen proiektuei laguntzeko, igazko kopuru bera, hain zuzen.

Euskerearen ezagutzeak gora eta erabilereak behera, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera

Bizkaie! 2012-07-17 12:31   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitza nagusiak azaldu barri ditue. Datuen arabera, azkenengo 20 urteotan elebidun hartzaile gazteak nabarmen hazi dira, baina euskerearen erabilerea bajatu egin da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak Lexikoaren Behatokia egitasmoa garatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-07-12 17:26   Euskerea berbagai

Elhuyar Fundazinoak eta Euskaltzaindiak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen barria sinatu dabe. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak urteetan sortutako euskerazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan ipini dau, Akademiak Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa garatzeko.

Euskara 21 batzorde-atalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana atondu dau

Bizkaie! 2012-07-12 11:20   Euskerea berbagai

Euskara 21 batzorde-atalak azken ukutuak emon deutsoz bart Euskerea Sustatzeko Ekintza Planari (ESEP). Orain, euskerearen erabilerea areagotzea helburu nagusi dauen Plana Euskerearen Aholku Batzordeak aztertu eta onartuko dau, eragozpenik ez bada behintzat, datorren astean egingo dauen osoko bilkuran.

'Eman giltza, ama-aita!' kanpainea ipini dau martxan Alkarbidek

Bizkaie! 2012-07-09 17:48   Euskerea berbagai

Eman giltza, ama aita-¡Háblale, escúchale! kanpainea martxan ipini barri dau Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak. Euskerea belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea dau helburu ekimenak. Bizkaiko 11.000 familia inguruk jasoko dabe kanpainea.

Euskerearen kale-erabilerea trabatuta dago

Bizkaie! 2012-07-09 11:12   Euskerea berbagai

Orain hamar urtetik hona euskerearen kale-erabilerea bere horretan dagoala esan daiteke, trabatuta. 2011ko udagoienean egindako kale-neurketan erabilerea % 13,3koa izan da. Euskal Herriko Kale-Neurketea egiten hasi zanetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin dau gora euskerearen erabilereak Euskal Herriko batez bestekoan.

Babelgo torrean zubiak eregiz

Bizkaie! 2012-07-06 12:35   Euskerea berbagai

Sinergia da gakoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko ikertzaile horreen eretxiz: hizkuntzek dituen ezaugarri komunak erabiltea da oinarria, eskoletan ikasle benetan eleaniztunak hezteko; begiratzen gabilz zelan diseinau programa berezi bat hizkuntzen arteko loturak areagotzeko, eta horren eraginkortasuna ebaluetako.

'Barraketan euskeraz' hitzarmena berretsi dabe Bizkaiko Aldundiak, Eudelek eta AFADEk

Bizkaie! 2012-07-05 14:19   Euskerea berbagai

Igaz bezela, Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea arduratuko da barraketako euskarriak preparau eta AFADEra helarazoteaz. Aurten, gainera, Getxoko Udalak atondu dituan euskerazko hainbat musika-bilduma jarri ditu Alkarbidek AFADEko arduradunen esku.

'Leioako leku-izenak' liburua aurkeztu dabe Udalak eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-07-04 15:21   Euskerea berbagai

Leioako leku-izenak liburu Leioako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaz kaleratu da. Lan horretan herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik dagozanak ez eze, desagertutakoak be batu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kxo!, euskerea ikasteko eskuko telefonoetarako aplikazinoa eskuragarri

Bizkaie! 2012-06-27 15:46   Euskerea berbagai

Kxo! euskerazko oinarrizko hiztegia ikasteko smartphoneetarako (Android eta iPhone plataformetarako) aplikazinoa aurkeztu dau gaur Elhuyar-ek. Gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntu hartuta, euskerea ikasi ahal izango dau erabiltzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

II. Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sariak emon ditue Gasteizen

Bizkaie! 2012-06-25 17:47   Euskerea berbagai

Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketearen bigarren edizinoaren sari-emote ekitaldia egin zan bagilaren 22an, Gasteizeko Arte Ederren Museoan. Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketeak Araban dagoan euskal toponimia ezagutzea eta euskereak bertan daukan presentziaren barri emotea ditu helburu nagusi.

'Giro onean' lelopean Gasteizko Udalak uriko ostalaritzan euskerea bultzatzeko kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2012-06-25 11:37   Euskerea berbagai

Eskainitako zerbitzuen artean, euskerea ikasteko diru laguntzak dagoz baita jatetxe eta tabernetako kanpo errotuluak edo webgunea euskeratzeko be. Bestalde dobako itzulpen zerbitzua eskaintzen da eguneroko lanerako behar diran testuak, menuak edo kartak kasu, euskeratzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)