WSJ KLKn

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-11-15 17:05 Atzo telebistan egon nintzan; ez da sekretua. Programatik deitzen eustien hirugarren aldia zan: aurreko bietan kalabazak emon neutsozan telefonoaren bestaldeko neskeari, aurretik izandako esperientziek ez eustielako aho-zapore onegirik itxi. Azken batean, debateak foroa dira, bai, baina ez badakizu nogaz egongo zaren mahaian azken unera arte, lasai asko joan zintikez eta gero upelako sorpresea hartu. Hirugarren honetan dexente insistidu eustan neskeak, gaia neure gustukoa zala aurreko saiakera bietan ez bezala, kontua bolo-bolo ebilela eta neure eretxia interesgarria izango zala... telebistara joateko erraztasunak be eskaini eustazan (Isabel Preyslerren bonboiak baino ez jakozan falta autoari!), eta azkenean, baietz esan neutson. Kraso error! Bai, ene irakurle maiteok, ez zaiteze neure moduko pertsona inuxenteak izan eta baiezkorik emon aurretik telebistarako, itaundu egizue nogaz egongo zareen platoan. Zorionez, izenak esan eta ez nintzan beldurtu, nahiz eta burutik pasau jatan neure 25 urte gazteetatik dexente asago lotzen zala hurrengo kalakari gazteena, eta zaharrenak 60 baino gehiago eukiko ebazala. Halakoetan oso erraz bereiz leitekez hizlariak: instituzino edo erakunde baten izenean azaldutakoek aldez aurretik pentsauta daroe zer esan gura daben, edo zer esan behar daben, eta horrek neurri batean gatx iminten dau debatea. Konturik emon behar ez dabenak, ostera, askeago sentiduten dira, eta zenbait gauza esan gura badabez be, ez jake inporta esan barik ixtea. Esaterako, nik neuk Juan Uriagerekak idatzitako zenbait ideia jarri gura nebazan mahai ganean, baina ez neban horretarako aukerarik ikusi. Izan be, atzorako ikasita neukan telebistako debateetako lekzino garrantzitsu bat: ezin deutsezu ideia eta komentario danei erantzun. Gustura erantzungo neutson Lierni Alkortak (uste dot holan deitzen dala) egin eban bigarren itaunari, lehenengoan susto edarra hartu baeban be. Bigarrenean galdetzen eban ea euskereak komunikazino gaitasuna galdu ete dauen, eta Juan Uriagerekak emoten dauen erantzuna sano egokia begitandu jat horretarako (eta gaztelaniatik laburtuko dot): "Zer esan gura dau, euskerea edo beste edozein hizkuntza, atzerakoia izateak? Izan leiteke euskereak munduko hizkuntzen egitura-adierazpenetan arkaiko samarrak diran egituren konbinazinoa izatea. Ikertzeko moduko gaia da. Baina edozein kasutan, horrek ez dauka zerikusirik egituren konbinazino jakin bat aurreratuagoa edo atzeratuagoa izan daiten, ezelan be ez: animalia bati egiturea aldatu egiten jako denporan aurrera egin ahala (berbarako, marrazoak, animalia lez, 200.000.000 urte daukaz, dinosauroek sasoikoa da) eta eboluzionetan dauen neurrian ezin dau txarto moldatuta egon bere ingurura, ordura arte ingurune horretan bizirik iraun badau (eta bestela, edozein tximuk aurre egin degiola marrazo bati uretan)." Gai asko lotu ziran ezin ganoraz aitatuta, baina pozik urten neban behintzat bertaratutako danok txartzat jo gendulako WSJ-eko artikulu sonatua. Eta une batean esan neban lez, ni konbentziduta nago euskaldunontzat ona izango dala artikulua, halako injustizien aurrean beti indartu egiten dan herria baikara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu