Istingorra elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-11-06 01:04 Donostian lehenengo aldiz bertso-bazkaritan epe laburreko memoriak dinostanaren arabera: Amaia Agirre, Antonio Egaña eta ni neu neroni. Sentsazino hori sarritan euki dot: menua irakurrita badakizu janaria gustau egingo jatzula. Eta horixe pasau jatan. Arrabea eta Jone Uria eroan nebazan nigaz, iluntzean Hendaian saioa geunkon eta (doblete). Bazkalostean gustura hasi nintzan bertsotan: parean neukazan aurpegi bat edo bi baino ez nebazan ezagutzen eta horrek tentsinoa eragiten deust. Aurpegi ezagunek, unearen arabera, kantetako gogoa kentzen deustie. Kontua da gai-jartzaile autoktono batek mila eta bat gai imini euskuzala, bazkari arrunt batean iminten diranak baino gehiago, baina ez ginan kejau. Pentsetan dot beste biek be kantetako gogoa eukeela, neure lez. Ez neuke nabarmenduko ofiziorik ez bakarkakorik, ez bada amaieran egina: Istingorra elkartera sartu eta berehala baztar batean daukeen pianoa ikusi neban. Azken aldion apenas joten dot etxekoa eta bat ikustean monoa sentitzen dot. Eta egun horretan pianoa joten amaitu neban, bai jaun-andreak. Habanera doinua hartu eta Do maiorren amaitu gendun bazkalosteko saioa. Gomuta edarra!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu