San Faustetan San Agustinen

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-10-26 19:32 Santu asko, hainbat aingeru eta deabru gitxi batzuk batu ginan urrilaren 19an Durangoko San Agustin aretoan. Bertsotan Maialen Lujanbio, JM Irazu, Unai Iturriaga eta neroni. Gai-jartzaile lanetan, Igor Elortza. Lehenengo unetik deigarria egin jatan jentea: adin guztietakoak batu ziran, zaharrak gehiago aukeran, baina danetarik apur bat. Bertsozale ezagunak ez ziran falta, baina aurpegi ezezagunak gura adina egozan. Saioa serio hasi ei gendun: neuri ez jatan tokau kantatea, baina gai polita begitandu jatan amnesia historikoa eta memoria historikoa berbetan ipini ebezana. Amnesia historikoaren kontzeptua lapurtu eta guzti egin neban, irratia entzuten dabenek jakingo dabenez. Maialen eta biok autoan oporretan bueltan imini ginduazan Igorrek. Hiru mikro egozan jokoan: gutako bakotxak bat eukan bere pentsamenduak adierazoteko, eta erdiko mikrotik alkarri esan beharrekoak kantetan genduzan. Berezia izan zan abiapuntua eta berezia egin gendun saioa, baina sano gustura lotu nintzan egindako beharragaz. Hori bai, Durangora noan hurrengorako bertako kontuei errepaso edarra emon beharko deutset, Patxikotxu nor zan be ez nekien eta. Ez dakizuenontzat, hemen ixten deutsuet bideotxu bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu