Bertsotranpak Koldo Mitxelenan

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-10-20 03:56   Begi betegarri Eguaztenean, urrilaren 17an bertsotranpen emonaldia euki gendun Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Garilean antzerkia eta bertsoa buztartzen dauzen esperimentuari berrekin ostean, Gipuzkoako kapitalera deitu ginduezan. Lehendik be tranpetan ibilita gengozan Easo edarrean, baina sekula probau barik KMko tabladua. Tabladutxoa, hobeto esanda. Aretoa lehendik be ezagutzen neban, prentsaurreko edo jardunaldietan ikusita (Behatokiaren jardunaldi batzuetan hantxe egin neban estreinaldi serioa interprete lez; prentsaurrekoan Mainontzi aurkeztu gendun). Kontua da saioa hasi baino ordu erdi arinago Fredik deitu eustala: gasoila gasolinagaz nahastu eta gasolindegi batean egoan, etorri ezinik, inora parajetuko eban lagunen baten zain. Itxaso nigaz egoan Donostian, baina bertsotranpak, esperimentua dan arren, ez da norbere buruagaz esperimentuak gaseosarik barik egiteko leku onena. Burua orain arteko muga batzuk pasetako prest euki behar dozu. Pentsauko zenduenez, Antonio de España eta Payatarren bigarrena lotu ginan mano-mano (sin hermano). Beldurtzekoa bada be, sano gustura kantau neban. Noizean behin autoestimuari ez deutso kalterik egiten Andoniri adarra joteak. Lehenengo ofizioan Mitxelena izatea tokau jakun bioi: bera Koldo, ni Joxe Joakin. Ez neban euki Mitxelena bertsolaria kantuan ikusteko aukerea, baina Gorrotxategi bertsolariaren imitazio ezin hobeak neuregananduz, Mitxelenaren kantakerea dupliketan ahalegindu nintzan. Saio polita izan zala esango neuke. Medailak eta kopak, zelan ez, beste behin Juan Jundarentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu