Saiosteko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-10-08 17:16   Barriketan Tira, opor-eta-gogoeta-aldi luze baten ostean, Anboto haizorratzarak zein aldetara biratzea gura neukeen pentsau dot. Aurrerantzean, bertso-saioen ostean izaten dodazan gogoetak plazaratzen ahaleginduko naz "Saiosteko bidean" izenburupean sortu dodan atal honetan. Askotan pasetan da saioa amaitu eta etxera bidean goazela honelako edo halako kontuak bururatzen jakuzala; jenteaz, lekuaz, saioaz beraz... horreek danak ez neukez neure Megane coupé horian gorde gura, eta bolantearen baimenagaz, hona ekarriko dodaz aurrerantzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu