Simpsonizatu zaitez!

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2007-08-06 00:33 simps.JPG

Interneteko txoko barri bat deskubridu neban lehengoan lagun baten bitartez (eskerrik asko, Ainhoa), eta horren kontura, broma bat egin gura neutsen zenbait bertsolariri, baina kontua da ez jatala ondo atara kontua.

Interneteko txokoa hau da: www.simpsonizeme.com

Webgune horrek aukerea emoten deutsu zeure argazki bat programa erraz batean sartu eta Simpsondarren munduan zelangoa izango zinan jakiteko. Kontua da argazkiak neurri zehatz batzuk behar dituela eta horretan eskas ibili naz. Ganera, argazkiaren eraldaketea egin ostean, norberak osatu behar dau irudia, eta horretan bastante txarra nazela ikusi dot. Hain txarra eze ez deutsuedan neure saiakerarik pantailaratuko.

pantaila.JPG Egin aprobea!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu