Bertso-udalekuak: Sopela07
2007-07-24 18:47 Erretratuak oso ondo adierazoten dau zer diran bertso-udalekuak: umeak kartzelan sartuta be, irribarretsu eta pozik. Nahikarik aurtengoa lehen urtea izan dau, baina neuk 17 urte neukazan lehenengo aldiz bertso-udalekuetara joan nintzanetik. Ordutik sarritan itaundu izan deustie ea ez ete nazen kantsauko, hainbeste bertso, hainbeste udaleku. Bertso-udalekuak, ostera, oxigeno bonbona handi bat dira. Azken urteetan emoten dau ume, gaztetxo eta gazteak hautatu egiten doguzala, eurak euren kabuz etorri beharrean. Jente jatorra, xelebrea, librea eta oso-osokoa da geurea. Askok sekula ez dabe bertsorik bota eta ez dakie zelan egiten dan bertso bat be, eta geure helburua ez da hori irakastea, kotxean ibiltzen gozatzeko ez dagoalako zertan jakin zer dan junta-kulata. Hori bai, azken urteetan umeek eurek eskatu izan deuskue bertsoaren kapoa edegi eta bertsoaren barruko tripak erakusteko. Edarra! Miren eta Malen Larrabetzukoak dira eta Jatsuko Ximunegaz edo Donibane Garaziko Mattinegaz euskeraz egiten dabe berba. Gauza batek harrotasuna emoten badeutse bertso-udalekuei besteen aldean, zera da: geurean euskerea da hizkuntza, eta inori ez jako esan behar "egin euskeraz" edo halakorik. Oibar eta Edurne Oiongoak dira eta Manex Agirre Aramaioko bertsolariari galdetu deutsie ea Araban non topa leikien bertso-eskolarik. Une horretan inork ez dauz ikusi, baina begiraleon begietan su artifizialak ikus leikez. Zer gehiago eskatu geinke?? Medikuak esan dit... Trikitixa, trikitixa... eta euria egiten badu... onaa... Alarman... Giza-taldeen joerak eta ohiturak aztertzeko oso aukera ona emoten dabe udalekuek. 10 egunetan talde-batasunaren adierazle ugari sortzen dira edozein taldetan, taldetik kanpoko jenteak ulertuko ez dauzenak.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!