Aste bete bertso
2007-07-07 22:44 Bertsolaritzea Lehendik be banekien bertsoa presente dagoala Euskal Herriko mila tokitan, baina behin be ez neban pentsauko mila horreetako horrenbeste bisitauko nebazanik horren denpora laburrean. Joan dan barikuan etxetik urten neban kotxea trastez beteta, bertso-eskolako taldeagaz asteburupasa. ONDARRUN, ZAPATU AZULE Igaz Errenteriara joan ginan bertso-ikasturteari amaiera ezin hobea emoteko asmoz. Aurten Ondarrura joan gara; asmoa ingurune euskaldun batera joatea izan da, eta Bizkaiko kostaldeko herritxo arrantzalea geure neurrira egindako tokia zan. Ganera, asteburu horretako zapatua ez zan edozein koloretakoa izan, azula baino. Zapatu azule Ondarruko tradizino bihurtu dan jai herrikoia da; edar-edarra izan zan herri osoa mahoiz jantzita ikustea, Nekane Akarregi eta enparauen irrintziak entzutea, dinamartxa bezain ekimenak ezagutzea... Tira, geure bertsorik be ez zan faltau izan alde zaharrean. Ez da azkena izango. Bide batez, eskerrak emon gura deutsadaz Kresala Elkarteari, geure taldea besozabalik hartzearren. Zapatu azula eta Berritsu saria egun berean tokau ziranez, Itxaso animetan joan ginen eskolako kideak, danak azul, gero Ondarrura bueltetako. EIBARREN, Bertsolantegia Gogoeta luzeak ekartzeko moduko eztabaiden barri, hemen.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!