Emoiok botoa PPri
2007-05-13 21:57 Begi betegarri Mayor Orejak lehendakari izan gura eban sasoian, akordetan naz parajeko lagun bategaz eztabaida polita euki nebala: - Emoiok botoa PPri... - Bai zera! Mayor Oreja Ajuria Eneara bizitzen bajoak, karamelo batek eskolako patioan baino etorkizun baltzagoa jekuk. - Ez pentsa: epe laburreko etorkizuna latza izango zoan, baina epe luzera konponbidea etorriko zoan. - Ez joat ulertzen: esan gura dok Mayor Oreja lehendakari izanda dana konponduko zala? - Ez ba! Mayor Oreja lehendakari izatea total txarra izango zoan, baina talde abertzale batek berak be ez baleu botererik izango Eusko Jaurlaritzean, abertzale danak berehala batuko gindukezak eta danok batera aurrera egingo geunkek. - Bai, klaro, eta hi kapaz izango hintzan artean Mayor Oreja lehendakari izanda bizitzeko? - Ez jakiat, baina demokraziarik barik be ez jakiat zenbat denpora iraungo dodan...Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!